Borrokazelaietako sendagilea

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:23:10 - 0:25:30 (2' 20'')
Laburpena Kuranderak ere bazeuden. Maria Jesus Gurutzeko Borrokazelaietako amonaz gogoratzen da: fama handia zuen tiakoloiak erraz sendatzen zituelako eta gaixoari begiratu orduko tankera hartzen ziolako zer min zuen. Gela bat edukitzen zuen ukenduz betea.

Transkribapena

- Geo kuranderak 'e attatu 'ttuzu...
- Bai. Pues kurandera hoi zon... Baita 're Gurutzen zen hoi, Borrokazailaitan, uan Arabolaza din hoiken amona. Eta oso emakume azkarra izango zen hua 're, zertikan miñez zon pertsona
jon 'ta seittun tankera maten ziyon, nahiz bistan ez izan miñikan... Hola ebakiyik 'o ez izanta 're harrentzako 're erremiyua bazun. Itxeko andre normal bat zen. Eta nik izautu nuneko amona. Eta geo baita 're itten zittun emplasto 'ta... E...
Tiakoloi 'ta asko ebakiyantzako 'ta, haundintsuntzako 'ta. Eta oso famatua, behintzat, zun Tiakoloiya izeneko botika bat. Bai eridantzako 'ta bai haundidurantzako, barrengo zikiñ hura atetzeko, izugarri ona zena. Bai. Eta zen gauz nahiko... Pomada 're biño oandikan gorruoo zen,
illuna oso. Biñon usaiya 're oso fuertia zun. Eta len san dutena, hola haundidura 'ro, izin bertu zen zerbait baldin bazenakan, hura lertu 'ta zikiñ hura atetzeko izugarri ona. Eta geo hortatikan aparte gauza asko 're itten zittun. Bai.
- Beak prepatuko zittun ba denak?
- Bai, bai, bai, bai. Belarran bittartez 'ta... 'Ta gaiña uandikan begiyan aurrin dakat, gela bat eukitzen zun dena prepatua, ben pottotan. 'Ta pottuk 'e oandikan akortzen naz zin
egurran materiala, fin fin fiña, nombaitikan eosita karko zittun, noski haik. Eta haitan eukitzen zun bai pomada, bai tiakoloiyak 'ta geo hoitatikan aparte jarabeki holokua 're iukitzen zun, bai.