Gaubeilak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:25:30 - 0:29:00 (3' 30'')
Laburpena Lehen, jaio eta hil etxean egiten zen. Norbait hiltzen zenean, kanpoko senideak eta auzoak etortzen ziren kandela bedeinkatuekin. Beila egiten zitzaion hil berriari: gorpuaren inguruan kandelak pizten ziren eta arrosarioa errezatu.

Transkribapena

- Jaiyotzangatik hitz eiñ dugu 'ta... Hiltzia nola izaten zen?
- Bai, hiltzia 're berdintsu. Ordun jaiyo eta hill itxian itten zen. Eta miñez 'e bai. Miñez oan bezela ez zen ordun persona ingresatzen, itxian ioten zen, askok posible zutelako, beste
askok, berriz, oan bezelako erraxtasunik ez zolako eta persona ordun pes hori, jaiyo, bizi eta miñez eonta hill itxian itten zen. Eta hori dena ikusten zun itxekuk. Ordun erareko persona 're izintzen zenin, itxian eoten zen. Eta e... Geo hill 'e bai. Eta hiltzen zen ba...
Denak ikusten genun ze... Esan nahi nuke, konturatzen giñanak erareko persona ikusten genun miñez zola, bajatzen zijula, hiltzea zijula, ordun ikusko zuten be seme-alabak, ikusko zuten haurrak zea hoi, prozesu hoi dena ordun ikusten zen. Esan nahi nuke, oan
bezela ez ikusiyan ez zen pasatzen, haurrak 'e hura ikusi itten zuten. Jaiyotza ikusten zuten bezela, heriyotza 're ikusi itten zuten itxian. Eta ba hori, apaizan zea haundiya izaten zen, apaiza asko aldiz tortzen zen itxea. Geo oso gaizki zonin, estremoziyua ematen ziyon
eta hill 'e pues hantxe itten zen. Geo hil 'ta, beti... Hill biño lenotikan 'e beti familikua seme-alabak kampun bizi zinak 'o lenotikan torriyak 'o izango zin, familikuk... Beti familikun ze hura gehiyo, ez? San nahi nuke, kampun baldin bazin 'e torko zin eta geo hortatikan aparte
auzokuk. Auzokuk 'e partizipaziyo haundiya izaten zuten. Oan... Tarjeta 'ro maten 'yozun bezela dolumiya eakusteko 'ro, ordun kandela bedeinkatuk itxian izaten genittun eta kandela bedeinkatuk eamaten zin hiltakun itxea. Eta pistuko zen pilla bat gorputzan bueltan,
gorputza kajin sartu 'ta han jarko zen, gelan 'o salan 'o eta itxekuk eta auzokuk eta bisitara tortzen zinak eun 'ta gau, beti person mordoxka izaten zen. Han zean, hiltakun onduan.
Arratsin 'e bai. Eta beti izaten zen bat biño bestia trebegua arrosiyua errezatzeko eta momentu guziyan arrosiyua errezatzen zen...