Bizitza guztirako arropa, eta baita gehiagorako ere

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:21:20 - 0:24:50 (3' 30'')
Laburpena Gaur egun ez da ia josten; dena egina saltzen da. Baina garai batean, dena josten zen, baita barruko arropa ere. Igandeetarako arropa propioa egoten zen, eta hautsi arte erabiltzen zen. Denbora batean, ezkontzeko trajearekin lurperatzen zituzten hildakoak.

Transkribapena

- Hura galtzerdiyakin zela.
- 'Ta zea, denea nor beak itten zun erropa?
- Bai. Ni akordatzen nazelikan... E... Ordun jostunak kampoko 'ta barrengo arropa josten zuten.
Eta ni akordatu biño lenotikan, berriz, gehiyo. Ne ama josten ibilli zenin, Errandoneako Antonion alaba haurretatikan oso berexiya 'men zen, geo izautu nun nik, haurra zela ez, geo bai, eta haurretatikan oso gizena 'men zen. Geo 're hala zen. Eta harreri pololuk josten 'men zizkaten.
Ixterrak ibilliyan larrutu itten 'men zizkan, eta pololuk josten 'men zizkaten. Eta geo ni uandikan akortzen nazelikan, amak be ahizpantzako eta netzako 'ta josten zittun bragak, telazkuk, sujetadorik 'e beak itten zittun, kominaziyuk 'e bai, tela txuriyakin, eta harrek dena
beak josten zun. Eta baita 're barillazko, barillazko korsik, hoik 'e bai. Erekiyak izaten zin eta telan tartin sartzen ziyoten barilla eta geo kordoi batekin lotzen zen bizkarrin jeneralin, bizkarreko aldin eta nahi zen tamaiñan. Nahi baldin bazenun lasaixio, nahi baldin bazenun
estuxio eta hori dena bai. Eta geo zea, arropakin 'e pues lentxio san zattuten bezela, kontu haundiya atetzen zen. Urtetako nola izaten zen igandetakua, behintzat, soiñ perkala 'ta hoi jenealin simplegua izaten zen gerritikan betti buelua eta gerritikan gotti pixka 't entaillatua,
hoi itxura berekua izaten zen gehiyena. Biño igandetako zen arropa 'ta bodatakua 'ta hoi, jeneralin itten zen, este... Hasi espaldako joskuratikan eta gerritikan pixka 't beexio, tripan erdiño 'ro hola pliege bat. Besuatikan auro. Eta aurretik eta atzetik berdin.
Horraiño gerritikan pixka bat betti josiya eta handikan betti erekiya. Hora gelditzen zen pliege bat 'ta goikua gelditzen zen josiya. Eta ordun bodako soiña 'ta hoi behintzat, ordun uan biño gehiyo emakumia gizendu 'ta itten zen, eta hora geo gizentzen baldin bazen,
- A, karo!
- Hora askatu eta soiña zabalouo gelditzen zen. Eta ni... Bai, ne garaiyin 'e oaindikan 'e bai, bai. Ne garaiyin 'e bai. 'Ta ne aman 'ta amonan 'ta garaiyin, behintzat, bodako arropak geo enterratzeko hiltzen zenin. Bai.
- Eta ez zin txuiyak?
- Ez, ez, beltza. Beltza bai. Beltza.