Galtzerdiak eta eliza

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:19:00 - 0:21:20 (2' 20'')
Laburpena

Hasieran, galtzerdiak punto ingles zeritzenak ziren. Geroago hasi ziren zetazkoak, eta, ondoren, kristalezkoak. Elizara ezin zen joan galtzerdi gabe. Behin, jauna hartzea ukatu zion apaizak neska bati: mediak zeramatzan eta apaizak uste zuen ez zeramala ezer.

Transkribapena

- 'Ta hanketakua 're bai, hanketakua 're jeneralin bi kolorekua. Txuriya 'ta beltza, 'o txuriya 'ro marroiya 'ro. Eta galtzerdiyak 'e lemiziyan punto ingles 'o holokuk ikusten zin, biñon geo ya tupittuk, biño sedazkuk. Brillukin. 'Ta geo sedazku hoiken ondorin ate zin kristalezkuk 'o
saten zinak, trasparenteguk. Eta Oiyartzunen kaso bat eman zen... Meza 'ta ordun mantillakin 'ta manga luziakin 'ta galtzerdiyakin 'ta jon ber izaten zen eta ordun galtzerdi seda hoitatikan kristalezkoa pasa zinin, in tzen Aldakoko itxeko andria galtzerdi trasparenti hoikin mezata jon
'ta komulgatzea. 'Ta apaizak ez ziyon komuniyoik eman. Eta Aldakako itxeko andri hoi atera zen elizatikan han ezer 'e eskandaloik gabe, biñon geo apaizari erakutsi ziyon hura galtzerdiyakin zola. Bai. Orduko hura San Juangua zen berez, eta orduko harrek
izandu zun baloria... Harrek elizan ez 'men zun eskandaloik eman, biñon geo nolako galtzerdiyakin jon zen bai.
- Karo 'ta ezer ez zakalakun 'o...
- Bai. Kristalezkuk deitzen ziyoten, zin... Biñon bazakaten haik, atzetikan beitu ezkio, bazakaten sango bagenuke bezela be kontraseña. Zertikan galtzerdiya fiña zen, biño atzetikan eamaten zun orpotikan goixio refuerzo bat illunagua eta geo raiya bat aztalan erdi erditikan.
Atzetikan beituta galtzerdiya ikusten zen, biño aurretikan hain fiña nola zen... 'Ta lembizikua... Bai. Eta hoixe gertatu zen, biñon harrek... Hura erakutsita geldittu zen apaizari...