Pobre, baina apain

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:17:00 - 0:19:00 (2' 00'')
Laburpena Maria Jesus beti konturatu izan da bere amaren garaian-eta ez zegoela baliabide askorik baina hala ere zer apain joaten ziren. Arropa gutxi izaten zen, baina hura ongi pentsatuta egindakoa. Soin berari lepo eta aplike ezberdinak jarri ahal zitzaizkion.

Transkribapena

- Launakin 'ta argazki asko zittun aterik eta jostundikukin 'ta, despidakukin, 'ta karnabaletan 'ta hoitan. Nei beti atentziyua maten zin ze apainak joten zin. Argazki pilla bazen guen itxian eta nik atentziyo haundiya maten zin aman laun haik, kuadrilla haik ze apaiñak joten zin.
Soiñ bat igual izango zuten haik, biño soiñ harrek, hura pentsatuta iña. Soiñ hura dena kolore batin nula eamango zuten igande batin, biño hurrengo igandin eamateko soiñ harrek bi kuello diferente iukitzen zittun. Soiña lore ttiki batzukin 'o, rayak 'o zerbaitt baldin bazittun,
kuello txuriya, soiña kolore batekua baldin bazen, igual bi koloreko kuellua 'ro izango zun. Eta soiñan eskotin barrenin botoiyak jartzen zizkaten eta geo kuelluk izaten zittun ojalik. Ordun soin bera hiru forma diferentea eaman posible... Eamateko moun itten zuten.
'Ta zinturoiya 're berdin. Eta mangan rematik 'e bai, nahiz motxak eta nahiz luziak. Eta baita 're, gue aman garaiyin 'e bai, biño pixka 't atzexiokuk baita 're petxerak. Eta hoik 'e kuelluk bezela jarri 'ta kendutzen zinak zin.
Eta petxera hoik jeneralin izaten zin hiru bolante aldikin 'o hola. Bai zea, kuello pikuri jartzen zizkatenak eta redonduri 're bai. Nei horrek atentziyo haundiya maten zin. 'Ta hanketakua 're bai.