Gutxi behar giro ederra sortzeko

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:13:30 - 0:17:00 (3' 30'')
Laburpena Soldaduen eta baserritarren artean harreman ona zegoen, asko laguntzen baitzuten. Giro ederra egoten zen baserrietan: soldaduak kantari, fabriketatik itzultzen zirenen kaleko kontuak... Garai hartan ez zegoen telebista eta irratirik, hortaz, berriketaldi luzeak egiten ziren lanak bukatu ondoren. Lehendabiziko irratia Gurutzezarren ikusi zuen Maria Jesusek.

Transkribapena

- Eta soldauk zuekin laneko bakarra, 'o geo ya dembukin konfintza hartzen (...)
- Bai, bai, bai bai, bai. Bai, bai. Zertikan ordun eoten zin bi urte, urte terdi, bi urte, eta azkeneko konfintza hartzen zunun. Bai. Eta gaiña jeneralin izaten zin person erekiyak eta
hortxen aitzen zin zea bizkaitarrak eta baldin bazin, behintzat, otxotik eta kantatzen zittuten kantak kantatzen 'ta guentzako gauz berriya kartzen ziguten. Batetikan mesede izugarriya itten ziguten lanin esku bat botzen zigutelako, lan golpia zenin, eta bestetikan
pes berrikuntzak kartzen ziguten. Eta ordun dembora deneko izaten genun. Ni akordatzen naz, beste bizitzako hiru mutil joten zin Pekiñea lanea, Errentira. Eta joten zin egun guziko janakin. Kajak... Zea, eurrezko kaja batzuk zittuten 'ta han eamaten zuten bazkaya.
Goitikan xintxilikan ben hora hartu, eskua jartzeko izaten zuten leku bat eta handikan. 'Ta gu desitzen eoten giñan illunabarrin haik etorri, gu itxeko lanak iñak izaten genittun, 'ta ataiyera atera 'ta haik hango kontuk saten ziguten eta guk 'e egun hartan intako kontuk 'o zerbaitt
sango geniyon, far pilla bat itten genun eta kontentu! Horaxe... Harrexekin kontentu gelditzen giñan. Radiyoik 'e ez zen. Nik lemiziko radiyua ikusi nun Gurutze Zarra, oan rotonda itteko 'ro bota dute, taberna zen, eta hantxe. Eta hantxe, harrittua ni, neri harrei beira 'ta han zozten
gizasemik 'e bai. Bai. Hantxe ikusi nun lemiziko radiyua nik. Geo ya ez, geo ya pixkaka-pixkaka... Biñon... Zea hoi bai. Eta hoi, egun guziyan lanak itten "jo, torko dia haik" eta haik hango kontuk 'ta holoko kusiya 'ta ez dakit zer 'ta beti kartzen zuten konto berriya.
Eta uan eoten gan bezela 'o periodikua 'o letzeko 'ro telebista ikusteko, ordun haik tortzeko 'ta kontuk sateko. Eta geo dembora berin pes gaztiak eta askotan igual torko zizkaten auzoko launa batzuk 'o eta kontuk esan eta parra iñ eta yasta.
- Eta deneko dembua! Laneko 'ta (berriketako) 'ta deneko!
- Deneko dembora! Deneko! Biñon klaro, uan bizi gan garaiy hontan emakume batek in ber 'ttu lan pilla bat, itxeko lanetatik hasita. Biñon ordun famili huandiyak izaten zin eta
familiya gehiyena itxian nola eoten zen, lana 're gehiyo banatzen zen. Lan neketsua zen, biño banatu 're... Banatutzeko 're jende gehiyo izaten zen. Bai. Eta nei atentziyo haundiya baita 're eamaten zin beti...
Hoi ne garaiyan ikusitakua 'ta bizittutakua 'ta gue ama 'ta amonana 'ta nik dembo asko pasatzen nun ama...
Atarikoan noiz: 
Igandea, Iraila 17, 2017