Gerraren ondorioak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:53:00 - 0:56:00 (3' 00'')
Laburpena Gerra ezagutu ez bazuen ere, ondorioak ezgutu zituen. Dirua zuenak ere ezin zuen erosi, dena falta baitzen. Dena gelditu zen hautsia. Jende mutilatu asko ikusten zen kalean, eskean.

Transkribapena

- Bai, 'ta kalekuk' e baserriyan itten zena... Gusto aski jaten zuten. Eske... Zin urte batzuk, eta nik hoi txarrena izautu ez nunikan! Zin urte batzuk, ba... Falta zen dena. Falta zen dena. Zertikan geldittu zin bazterrak hautsiyak, geldittu zin personak inutillak, zertikan, e...
Atetzen ziñan Oiyartzundikan Errentira 'ro, 'ta Donostira 're bai, ni e... Beste bizitzakuk han alabak eta zittutelako 'ta e... Oso gaztetikan e... Erren... Donostira 'ta joten nintzan, 'ta ez zenun izango kale bat 'ro ixkin bat ikusiko ez nunikan hanka motz bat,
beso motz bat, itsu bat, 'o... Elbarri bat. Eta baldin bazin ben buruan jabe 'ro, ba... Kantatu 'ro zerbatte itten zuten. Beste batzuk, e... Bertso paperak, berso paper asko ordun saltzen zen, haik eskeiñiko zizun. Zen... eta... Txarrena ikusi ez nulikan!. Zen... E...
dirua zunak 'e, ez zakan askotan zer erosiyik. Bai, bai. Geldittu zen, pos... Eta... Jendi hoi attatu zattutenin, jendi hoik 'e, klaro, ordun ni gauz hoitan ez nintzan jabetzen, biñon geo bai, geo gauza hoik burura tortzen dinin 'ta, ni geo ondorin jabetzen nitzan ta jabetzen naz.
Haik seuraski asko 'ta asko izango zin gerran mutilatuk geldittuk. Ez zeruko 'ta ez lurreko. Eta... Ez loitteko, lekuik gabe seuraski. Eta oan harrittu itten ga ikusten baldin battugu, eskian 'o norbatte, biñon... Ordun ikusko zenittun kalin hoik bezela ikusko zenittun atian.
Atian 'ta jende mota asko! Ez preziso kalamidade[kalamidade:15899] batzuk zilako, 'o lanik in nahi ez zutelako, ez! E... Billatu zittun suerte txarrak eta ezer gabe geldittu zin 'ta bizi in nahi zuten!. Bai. Ordun... len esan zattutena, batzuk ez genulako, m...
Beste batzuk berriz izaki eta ez zutelako eosteko. Dena zen, ni... Erabateko... Ez dakit nola esplikatu! Zen dena, dena zen, dena... E... Gerra baten ondoriyua! Ondoriyua zen!