San Juan iturria

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:56:00 - 0:59:40 (3' 40'')
Laburpena Gerraren ondoren gaitz asko zeuden. Berak sarna eduki zuen eta San Juan iturrira eraman zuten sendatzeko. San Juan iturrira oiartzuar asko joaten zen. Oiartzunek Nafarroarekin harreman handia eduki izan du.

Transkribapena

- Eta ordun horrek, e... Afetatu zigun denea. Gaitzak 'e ekarri zittun, ni neone adibidez, e... Sei urte... Exkaxak nittula 'ro dena zea sarnaz bete nitzan, buruak eta denak! Puskatan jon zin zea, kaskarakin batin illiak eta denak, eta San Juan itturrira joteko ohittura zen ordun
eta joten zin oiñez, mendiz, eta osaban bittartez eta izeban nobiyuk eta txanda iñez bizkarrin eaman ziten. 'Ta han garbittu ziten, arropak aldatu ziten, amonak 'ta fede haundiya zuten San Juan itturriko uretaz eta garbittu ziten, soiñetikan kendu 'zkiten,
arropa dena bertan utzitzen zen, neria 're halaxe in zuten eta berriz bueltan karri ziten, eaman ziten arropak eta jantzita 'ta eta... Sendatu nitzan, biñon kostata! 'Ta geo 're dembutan buruan atzin 'ta illia falta iondu nitzan. Bai, bai, ondoriyo...
Nik izautu nittunak eta len esan zattuten bezela, txarrenak ez nittun izautu nik.
- Non zen San Juan itturriya?
- San Juan itturriya zon... Lesakatikan aurrego. Ez dakit zein partetan eongo den hoaxe!
- Iantzi 'ro...
- Bai, Iantzi, Iantzitik, Iantziko herriya pasata... Iantzi, ez dakit Iantzi billatzen dun, 'o beste herrin batek billatzen dun. Bai, Iantziko herriya pasa 'ta mendi aldea. Bai, eta...
Lur azpitik heldu zen ura eta... Geo ya jendia hasi zenin 'ta zon hiru zolo, zolota hartua. Hirutan garbittu ber izaten zen. Biño zen hotz hotza ura! Jela bezelakua. Geoztikan urte askotan jon izandu ga, biñon... Hoi beti akordatzen nau. Bai.
Eta geo ondorin, bitu, horrek béak 'e akordazi nau. Geo ondorin hasi zin kamioyakin joten San Juan itturrira, e... San Fermin asteko... Astetan joten zen eta geo bueltakun Lesakan geldittu. Oiyartzunek Lesakakin, eta Naparru béakin 'e harreman haundiya, e... Zun gue garaiyin.
Lesakakin, bintzat, haundiya. Geo hango jendik hain ongi hartzen zigun! Eta... Ni neone 're geo e... hasi nitzanin atetzen billerara 'ta hoi, oso gustora joten nitzan Lesakako festata. Eta lenotikan, pes hori, Xixtiyoko bi anai zittuten kamioiyak... Eta... Jo, akordatu bakotxin,
farra itteko gogua maten nau! Oiyartzundik atetzen... Ni ez naz behiñ 'e jon kamioyin, biñon... Osabak eta izebak eta bai, eta Oiyartzundikan bankutan exeita atetzen 'men zin, biño lembiziko rebueltan denak hankaz gora! 'Ta beák kamioiya lurrin 'ta bankuk gaiñin! Bai.