Abioien erasoa

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:16:50 - 0:19:25 (2' 35'')
Laburpena Gerra garaian, beste baserri askotan bezalaxe, Seastarrenen ere kanpoko jendea egon zen. Emakume batek, aginduei muzin eginez, maindireak zabaldu zituen baserri ondoan. Abiazioak ikusi, eta eraso egin zuen; justuan libratu zen baserria.

Transkribapena

- ... norbaittek? Hoi zu ez za gotuko, biño san in zizuten gerra garaiyin...
- Bai, bai. Klaro, ni gerra garaiyin hiru urte beranduo jaiyo nitzan, bueno, bai, gerra ondorin hobekiyo sateko. Eta nik izautu nun... Zea, ordun arropa zabaldu zuteneko ondoriyuk.
Muxika e... Dena granada puskaz betia. Biñon hala´re urte batzutan eman itten zittun muxikak. Bai. Pes hori izandu 'men zen, kaleko jendia ahal zun tokira joten 'men zen eta Sastiarrenin 'e, e... Asko eondu 'men zin.
Arrauko senar-emazte batzuk izan ber zuten eta, bestikin batin zoztenak, eta bestik esan 'men ziyoten... Klaro, abiaziyoz, botzen... Abioitikan botzen 'men zittuten bombak 'ta san 'men ziyoten ez, zea,
arropa argiyakin ez ibiltzeko eta jarri 're ez itteko ezer argiyikan kampun ahal baldin bazuten. 'O disdira botzen zuna, zerbatte. 'Ta emakume horrek behintzat, ez 'men ziyoten kasoik iñ, 'ta iñ 'men zittun maindirik jarri zea, e...
Belar berdetan eta seittun abioiyak zea, bombardeatu, eta zakurra hill, e... Arropan ez 'men zen geldittu puska bat 'e, e... Geldittu zen koloria dena lurrakin itxatxiya eta geo nik izautu nun, zuk galdetu nazun bezela, muxika.
E... Eta atetzen ziyon gesal bat bezela, 'ta harrekin babesten zittun, zea e..., Granada puska haik. Udaberriyan atetzen zizkan gauz bizkoso... Bat eta harrekin estali bezela itten zittun zea haik, granada zolu haik, 'ta puskak barrenin.
Eta... Nik... Bai... Urte batzutan eman zittun muxikak, eta geo jon zen ya dena ihartzen. Bai. Eta... Ba itxetikan gehinez 'e ze izango zen, hamar metro igual ez. Bai, bai.
- 'Ta zea, Gurutzen errotak....