Errotak

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:19:25 - 0:21:10 (1' 45'')
Laburpena Gurutzen ez zegoen errotarik. Seasterrenekoak Ugarte errotara joaten ziren. Bera gerra ondoren jaioa da, baina badaki hemen errotak itxi zituzten garaian etxekoak behorrarekin joaten zirela San Anton eta Lesakako errotetara.

Transkribapena

- Gurutzen errotak ez dia izango?
- Errotik ez.
- Eta nola itten zenuten?
- Guk... E... Artua eamaten genun, nik e... Zeara, e... Uarteko errotara. Biñon... Gerra garaiyin, hemengo errotak itxi zittutenin, San Antona 'ta Lesakara joten 'men zin. Ordun Sastiarrenin bihorra zen eta bihorra zunak itten 'men zittun, itxekua 'ta ahal zittunak eaman.
Geo astuak zittunak, pos... Gutxiyo, klaro! Beti. Eta hara joten 'men zin,biñon hara 're askotan joten 'men zin, biñon alperrikan. 'O batzutan izin zutelako eman iriña, bertan igual geldittu ber izaten 'men zuten euna 'ta gaba,
beste batzutan berriz, iziñezkua izaten 'men zen, gaba igual bueltatzen 'men zuten... Ber izaten 'men zuten eta geo baita 're beste arriskua korritzen 'men zuten, birian billatu 'ta dena kentzia. Bai. Eta ni ez, ni joten nitzan Uartea. Eta eamaten nun, zea, este...
Artua eta bueltan iriña. Eta birian banittun pareta kroxkak eta atxi itteko, eta utzitzenun han zea, telazko zaku txuri tupittu batzuk izaten genittun, eta utzitzen nun hura, atxiya itten nun eta berriz bueltan berdiñ. Bai.