Kontrabandoaz

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:37:00 - 0:40:40 (3' 40'')
Laburpena Errodamendu eta broka asko pasatzen zen kontrabandoan. Gau-lanean ibiltzeko, karga bulto pixka batekin nahiago izaten zuten. Gehiena ekarri egiten zen, eraman baino gehiago. Gerra garaian industria galdua zegoen eta kanpoko materiala hobea izaten zen. Aduana libratu zenean bukatu zen kontrabandoa.

Transkribapena

-Biño arratseko aspertzen zen amona. Bueno, bueno! Geo ez dut bukatu 'ta leno nikelatik jon naz beste ailleka 'ta.
Asko zea 're torri zen rodamentua. 'Ta broka 'ta hoitakua 're bai.
-Handik honea?
-Bai. 'Ta saten zuten hemengun aldin, doblez hobia, puska 't gehiyo patu ber biño doblez hobia. Ona, ona, ona.
-Mateil ona.
-Mateil ona. Broka beimpin, saten zuten difentzi erra bazela hemengo bela motel motel iña 'ta.
Hangua berriz broka beti, beti, beti ongi.
-Temple onaguk.
-Temple onaguk. 'Ta hoitikan 'e erruz.
Bai, txanda batin akortzen naz. Torri giñan Aitxuleiko zea horta 'ta. Aitxuleiko aldi hortan beldurra genun.
'Ta geo soldauk 'e pixka 't akortzen hasiyak zin 'ta. Hala hortik elutsan beitti bajatu giñan Intzensoko horta 'ta.
Hala goitik beitti abitu, zetu giñen 'ta iatzia guk eakiya 're baganakan 'ta. Arbabiria, arba bajatzeko biria. 'Ta adar batzuk hor hautsi paguai 'ta.
Jarri (...) puska hura gaiñin 'ta jarri nittun gaiñin 'ta goitik beitti. 'Ta erdi parin beitti, auro xamar heldu giñan bai.
Gen arba horrekin heldu ga 'ta eskapatzen ziu bat! 'Ta anda dion! Ze hoik rodamentu hoik pottoko-pottokuk izaten zin pakete ttikiy haik kriston karga izaten zuten haik.
'Ta hor pakete ttiki ttiki batzuk. 'Ta goitik beitti han gorde ziun anda la idia! Erra in yeu.
Ez ziok ba oan hoi harrapatzeik ba! Geo zer da 'ta torri giñan gaiñekuk hartuta. 'Ta ondoko eunin jon 'ta harratu nun, leertua 'ta ixuiya mordoxka 't.
-Hara!
-Biño, biltzen aittu giñan geo aleiñak billu genittun biño geintxunak billu genittun.
-Atzea zetu genun, tamaiña karri genun kaja. Biño palta zerbaitte. Geo iatze itten 'o biltzen 'o ai giñala bat harratu genun rodamentua.
Aurreko papera brillante hoitakukin billua grasa, grasakin erki eatsiya hua. 'Ta hantxe 'ta. Haitakua 're erruz tortzen zen rodamentua asko!
-Karga haundiya hartuko zuten haik, ez?
-Bai. Karga, karga gaiñea, kaga txarra da oso hoi, 'zaten da.
Guk karga nahi izaten genun bulto pixka 't makillakin hola hartzeko, hemendik hartzeko. Hemendik eskuakin hartu 'ta geo makilla hemendik ttak.
Makillakin bi espaldai lana man. Espalda bakarra nekatu itten baita 'ta bi espaldai lana man. Hartako, 'ta hoik hartako ttikiyak, hartako ttikiyak.
-Ez harrapatzen kajak makillakin.
-Makillak ez harrapatzen, eskapo itten zun gaiñea 'ta. Hola 'ta, bai.
Amakin bat, zembatka gauza klase garai batin hor tortzen zen. Jesus!
-Gahina zer zen torri 'o eaman...?
-Torri, torri, torri, torri, torri.
-Torri gehina.
-Torri bai. Numbaitte gerra ondori hortan hemen fabrikak eta batzuk eroi eta bestik bota 'ta zeatu.
Erre 'ta in baizin. 'Ta numbaitte... 'Ta han hobia itten. 'Ta geo han 'e saten zuten ez zila denak hoik frantzesak e! Alemanak eta hola zila.
-Izango zin!
-Alemanak.
-Handik honea pasik eta auskalo ze saltsa...
-Alemana mateila asko ona izaten 'men da broka 'ta hoik.
Arront onak izaten 'men dia hoik. Bai 'ta holaxeko zeak. Atarramentutan hortxe ibiltzen giñan. Bai gen...
-Noiz hasi zen pixka 't zea itten ya... Noiz bukatu zen?
-Hoi aduana itxi zuten. Aduana libre zen, aduanan pastia 'ta itten zuten aduanin han pasa.
'Ta uzten zuten pasatzen 'ta libre. Biño geo in zuten aduanak alto! Alto bai.
-Geo dena libre jarri zenin...
-Bai, bai, libre jarri zen 'ta. 'Ta aduana itxitzeko...