Talde bakoitzak bere arduraduna

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:19:00 - 0:20:40 (1' 40'')
Laburpena Kontrabandoa taldeka egiten zen, eta talde bakoitzak arduraduna zuen. Paketeak galtzen baziren, arduraduna egiten zen kargu (galdu: guardiak harrapatu). Erramunek gutxitan galdu izan du, baina behin kafearekin harrapatu zuten.

Transkribapena

-Bai hoi itten genun guk, itten genun. Klase batea biño gehiyo 're ibiltzen zin biño guk itten genun kompaziyo batea bat galtzen bazen hiru milla pezta 'ro galtzen zen.
Galtzen zenun zuk, hua kargua hartzen zunak. 'Ta geo jornal, jornal pollitt bat atetzen zen ze biaje zen 'ta, jornal polit bat atetzen genun.
-Biño halako, halakua galtzia tokatu ezkio izorr hai zuek.
-Bai, ba. Bai ba. Geo pioiyai man ber izaten zen ben jornala, laroei duro 'ro segun ze biaje itten zen, hua. 'Ta puxka 't gehixio kargatzen zen geo. Hala izaten zen, ongi ate izko.
-Ongi ate ezko bai.
-Ongi ate ezko bai.
-Arrixkua bertan.
-Arrixkua baita, arrixkua.
-Hoi oan nausiyak bezela.
-'Ta galdu 'ta hondatu 'ro itten baldin bazen norbean kargu izaten zen 'o?
-Ez.
-Zein itten zen kargu?
-Ez. Bueno, galdu. Galdu ezko izaten zin komeiyak hor, galdu ezko.
-Biño, ez. Guardiziilak ate 'ta guk galdu izandu ttugu, zea kafik. Zean, Erdesootik aurreo jonta Pillotaku hortan bada borda 'at 'ta hantxen onduan, paketik galdu genittun.
'Ta ne dembun huaxe bakarra galdu 'ut nik, paketi hoi bai. 'Ta hogeita hamar kiloko zakuk 'ta. Hantxe! Hartu giñuzen erdiyan.
-Erdiyan hartu.
-Erdiyan hartu giñuzen 'ta hantxe galdu genittun.
Hamabi bagiñan, hamabi laun 'ta hamabiyak hantxe geldittu. Bota genittun malda beitti biño, arbola zen dena. Zoko bat 'ta arbola 'ta josus! Zaku haik jo 'ta leertu! Estutuk izaten zin fuerte