Puntilla eta nylona

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:14:29 - 0:17:50 (3' 21'')
Laburpena Kontrabandoko materiala: puntilla arina zen, baina bultoa zuen handia. Nylona ere asko ibiltzen zuten. Haria bobinatan etortzen zen. 200 pakete baino gehiago pasatu zituzten batere galdu gabe. Besteek galtzen zituzten, baina beraiek ez.

Transkribapena

-Olatxen barrena betik goitti.
-Geo berriz 'e trenbirez trenbire?
-Trenbirez trenbire 'ta hortxe torri giñan. 'Ta bai. Halaxeko ibillerak!
-Hor ariñena puntillak eta hoik izaten zin, izango zin, ez?
-E?
-Eamateko ariñena puntillak eta zinin 'ta...
-Bai puntillak beak bultua zun izuarriya. Bultua.
-Bultua?
-Hua txarra, hua txarra.
-Biño, ez hal 'e gozua izaten zen, gozua. Bestia nylona, nailona gortxuo bulto ttikixio harek. Nylona erruz torri zen!
Josus! Aduana itxi zen hor Frantziyan 'ta. Itxi zen aurri hortan mendiy hoitan zembat 'te zen gordia!
-'Ta zer zen hariya 'ro?
-Hoik ze sango nuke... Hako ontziy honen tipoko bobina batzuk izaten zin.
Holakuk bai hariya, hariya. 'Ta zea barrenin xolo bat hutsa. Nombait sartu 'ta handikan. Josteko makinak nola itten du gaiñin jarrita?
-Karretia, karretia.
-Hola. 'Zaten zin. Biño trinkuk zin 'ta kajan sartzen zin kriston pilla 'ta karga, karga izaten zuten. 'Ta bultua 're bai e!
-Bai 'ta hariya...
-Haik hoxe lurretik holaxeko bultua 'ta kuadruk 'e bai. Bultua, pilla sartzen baizuten!
Pilla 'ta geo hartu 'ta segi 'ta. Lembizi aldetikan tortzen zin hoik kartoi, kartoi hutsakin. 'Ta haik geo euriyakin 'ta hasi baizin erekitzen.
'Ta jendia jakiña busti itten 'ta beldurra 'ta. Geo hasi zin plastikun jartzen 'ta geo ez, geo gertu, gertuk geo.
Pixkat lertzen hasten baldin baa, arront baldarra 'ta gaiñea eroi, ixui igual itten zu 'ta! Jo ze lana jartzen zen!
-Hoik jakiña ba botzekun 'ta hartzekun beti...
-Bai, bai, bai.
-'Ta arrastuk uztia 're komeni ez, bestela...
-Ez ba, ez ba! 'Ta geo baliyokua 'ta baliyo izaten du horrek. Hala 'ta geo ibilli zen hor puntilla 'ta puntilla 're bai 'ta geo
hoik nylona, nylona, nylona erruz jun zen. Guk gek erruz! Ibilli, zembat karri genittun ba? Berreunta... Berreunta zembat pakete karri genittun?
Aleik galdu gabe. Hasiyera aldian, aduana ixteko garaiy hartan. Gabero, gabero, gabero jon 'ta hamabi, hamaika hamabi, hamaika hamabi, hamaika hamabi gabero.
Karri 'ta nik saten niyon: "Ez zula besteik biali! Non, non gordetzia?" Aurretik tira in ber baizin!
Aurrea titzeik ez. Titzeik ez, eamaten zittuzten biño (?) Bartzelona joten zin horrekin 'ta Bartzelona biajia in dala 'ta komei 'ta.
-Gaur bezelako katxarroik ez ordun
-Ez ba! Ez ba! 'Ta hara bai berreunda, berreunda hogeita bi 'ro zerbaitte bazin, bai. Hoi nei, nei patzen zinak baki aski ongi!
'Ta aleik ez genun galdu guk. Guk goiyan bai, goiko bestik naparrak galdu zuten zerbaitte. Bai, 'ta guk aleik galdu gabe.
Bai 'ta geoztikan gizon hura kusten dut nik eta harrek san 'e in ditt behin biño gehiyotan: "Biño zuek ze suerte izandu zenuten?"
" 'Ta suertia? Hoixe izandu genun suertia".
"Biño beti bestik eta galtzen zuten 'ta zuek aleik ez. Zuek nondik tortzen ziñazten?"
"Gu? Ahalik eta disimuluko lekunetik eta hola tortzen giñan 'ta"
'Ta: "Motel, hoi duk suertia hoi!"
'Ta bai zuetzat beimpin bai.
-Biño fin ibiltzia 're bai, erne ibiltzia 're bai.
-Bai, bai, bai. Erne, erne.