Olaundietako ermita

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:03:00 - 0:05:00 (2' 00'')
Laburpena Olaunditu izeneko parajean ermita zegoen garai batean. Ermitaren pareta zaharretako harriak erabili zituzten Lesakako errepidea egiteko, gerra ondoren. Erramunek gogoan ditu pareta zaharrak eta kaxkoan zegoen gurutzea. Aitak kontatzen zien fraile batzuk ailegatu zirela bertara eta ermitaren oroigarri jarri zutela gurutzea. Ermita egon zen garaian meza ematen omen zen, eta Zaldin inguruko baserritar gazteak bertara hurbiltzen omen ziren, eta, zaharrek berriz, Zaldingo lepotik jarraitzen omen zuten meza, belauniko jarrita.

Transkribapena

-Olaundittun 'e ermita baizen, dembo batin. Ba 'men zen. Kamiyuak harrapatu zun, 'ta kamiyuk... zea, paeta zarrak zin e. 'Ta ordun kamiyun botzeko, harriya botzeko, urratu 'ta dena hara... iya dena hara yeaman zuten harriya. Harriya urrutitik ekarri ber eta,
handik bertatik-berta erki 'ta... oaiñ e'liyoteke utziko e.
- Oain seuraski ez...
- Geo, kaxku hartan, kaxku-kaxkun gurutze bat hantxe eondu zen. Eoten zen.
Geo hua 're faltatu zen, norbattek hua 're bota 'ta auskalo ze in zun. Burnizkua zen, gurutze bat. Urrutitik ikusten zen gaiñea, bai. 'Ta hua, gue Inaxiok esaten zun, hor frailik 'o alletu izandu zila 'ta fraili haik nunbaitik bazuten han ermitan zea sustraia
'ta ordun haik karri zutela gurutzi hura, aleiya, gurutze... zerbaitt señale ber zela 'ta gurutzia jarri. Haik jarriya zela. Ez zuten lendabiziko biajin jarko miño geo. Miño hormioiy pixkatekin 'ta ongi jarriya zen e gurutzia.
- Garai haitako...
- Bai. Ongi jarriya, oso. Hola... zeak bai...
- 'Ta zu etza gotzen ermita? Paetak bai, miño ermita ez?
- Ez, ez, ez. 'Ta geo beste gauza, ordun arte... ermita hura ordu jakinin meza maten 'men zun apaizak, ez dakit, ez zun emango jaiero seuraski, nomaitik etorri berko zun, apaizak 'e, 'o prailia 'o heldu zena. 'Ta, Emitako 'ta Epeleko Zaldingo lepua bakizu, aldia hartako
etxetakuk eta lepua harta iyo 'ta hantxe eoten 'men zin belauniko jarrita horrea beira meza entzuten. Haik bazuten deboziyua e?
- Ez oainguk!
- 'Ta zea, ben... kalkulatzen 'men zutela, "honenbeste denbo pasatzen du meza ematen 'ta holako ordutan hasten da 'ta" hantxe, handikan... zarrak eta ezin ba etorri ba horrea 'ta nola? Gaztiak etortzen 'men zin miño... Gue atta difuntuk saten zittun hoik, kontu hoik.
Gue atta difuntuk lengo zea zarra asko zekin 'ta saten zittun horrek gauza asko 'ta gu berriz ordun muti kozkorrak eta ez...