Ameriketara

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:48:30 - 0:50:40 (2' 10'')
Laburpena Ama Zulatxipibordakoa zen. Ahizpa bat zeukan Ameriketan. Herrian gertatu zitzaionarengatik joan zen hara. Joxepari idazten zion. Herrira itzuli nahi zuela idazten zion, baina ez zen etorri sekula.

Transkribapena

- 'Ta beste izeba bat bagenun Ameriketan hil zena. Handik kalea heldu zela, 'ro kaletik itxea zijula ez dakit zer, Dorotea izena zun, kartak nik eskribitzen nizkan 'ta. Tortzeko goua bazun Espaiñira berriz, biño... 'Ta harregatik jona 'men zen Ameriketa:
Eliza 'ro heldu zela, arrantzalik 'o nombatte Auxkeneko 'ro inguru hartan ben itxetik ate 'ta heldu zela, 'ta haik hasi 'izka nombatte ejuka, neska gaztia kusita, 'ta izutu! 'Ta hola itten 'men zun. Dar-dar geo izena jarri 'men ziyoten, Dorotea dar-dar.
Eta parra itten ziyon jendik eta Ameriketa jon. Geo beti nik eskribitzen niyon.
- Bea bakarrik jon al zen?
- Bai, bai. Bai. Beno, baten batek giyatuko zun, biño...
Han zea, ama de casa 'ro ez dakit zer lana itten 'men zun. Umik (...) batin. 'Ta beti torri ber zula, nik eskribitzen niyon 'ta beti saten zun, be hezurrak be herriyan utzi nahi zittula, biño ez zen torri. Gaixua! Eskribittu oso erki itten zun.
- 'Ta hua zer zen, aman ahizpa?
- Aman ahizpa, bai. 'Ta hua izutu 'men zen, eliza 'ro heldu zela, arrantzalik Auxkeneko errekan 'o, 'ta han erderaz 'o, zerbatte neska gaztiak kusi 'ta hasi,
'ta izututa hola itten 'men zun. Ze gauza, e!
- Nola izutu zen hua, e!
- Bai. 'Ta Dorotea dar-dar izena jarri 'men ziyoten.
'Ta geo eskribitzen zun, 'ta nik eskri... Nik beti kontestatzen niyon, 'ta azkeneko kartan jartzen zun, bazamazkila ez dakit zembat urte nahi zula, biño be hezurrak Espaiñiyan utzi nahi zittula, biño ez zen torri.
- Han, han hil zen.
- Bai. Han... Ze lan itten zun, ama de casa 'o...
- Atrebittu in zen hara jotia, e!
- Bai. Gaizua! Oso guapa zen erretrat... oso guapa!
- Zer zen, aman aldetik denak guapak ordun!
- E? Bai.