Maistra izateko jaioa

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:24:30 - 0:27:50 (3' 20'')
Laburpena Beste ahizpek ez zeukaten ikasteko gogorik, eta Joxepa eta ama saiatzen ziren haiei erakusten, maistra bokazioa edukiki. Maistra zeneko kontuak. Arandarango kontuak. Artikutzara enkarguak eramatera joaten zenari hartzen zizkioten gauzak. Sorondon taberna zen. Mandazain asko ibiltzen ziren eta haien bitartez ekartzen zuten "enkarrukua".

Transkribapena

- 'Ta beste ahizpa, ez, hilla da, biño ez zun ikasteko harrek, ni bezelako gogoik ez zun. "Aj! Nei, eskola 'ta mierda!" Ni etxian eakusten aitzen 'men nitzan, 'ta amak: "obeiki 'yozute Joxepai 'ta ikasi 'zazute horrek bezela!" Amak nahi zun, biño...
- 'Ta zu aitzen ziñan hairi eakusten?
- Bai, bai... miño ez goik, haik.
- Ordun zuk bokaziyua zenun maestrana?
- Bai. Ni gaur izan banitzan, maixtra izango nitzan. Bai. Geo dena hartu itten nun, hoi zen gauz ona.
- Bai, 'ta doaiy hoi gutxik dakate!
- E? Bai. Dena hartu itten nun. Erretratuk 'e battut, maextra beti bazterrin ateria. Pamplonako alaba zen, e!
- Eta han 're zean... Aittu ziñanin, e... Muti kozkorrai (...)
Maestra aittu ziñanin, geo utzi zenunin, ez al zizuten gurasuk san... Pena izango zuten utzi zenulako!
- Keba. Hortako haik haundituxik zin 'ta, bada bat hemen, hola nekin billiya. Ailuxitakua.
- 'Ta geo haik noa joten zin? Betti jeixten zin Karrikara? 'O...
- Nerikin geldittuk izango dia asko. Uste 'ut.
- 'Ta...
- Geo beste gizon bat joten zen astero-astero, ostegunetan enkarguk eamatea. Artikutzaiño joten zen eta gu giñan itxe parin gelditzen zen 'ta nik 'e hartu itten nizkan 'ta haren andria lengun hemen presentatu nau.
- A, bai?
- San ber 'men ziyon gizonai, gizonak joten zin Artikutza enkargukin! 'Ta depaso, pues pasakuk hartutzen genizkan. San ber 'men ziyon.
"A ze poza hartu ber dun gue, gue gizonak saten 'yotenin zuekin eondu nazela!" Enkarguk ber nittunin, apuntatuk jartzen nittun, eta bueltakun utzitzen zittun 'ta Artikutza 're dena hara eamaten zun.
- Karo, 'ta birekuk 'e bai!
- Bai.
- Gaiñekun han ez zenuten dendik? Sorondo 'ta ez al zen denda?
- Ez, ez.
- Ez zen?
- Taberna 'ta bai, eondu zen Sorondon, biño dendik hola...
Geo han asko balitzen zen mendiko jendia, mandazaiñak esaten zen ordun, mandukin ikatz ittea jona 'ta hairi san 'ta komei! Antolatzen zin, gosiak... Geo animaliyak 'e itxian bai 'ta, txerriya zela 'ta, ardiya zela 'ta, ...
- Baserri haundiya al zen Arandan?
- E? Bai, baserri politta hare.
- Han 'e, han 'e lana in ber.
- A bai. Lanik in gabe ez da iñon 'e izaten... Oaiñ, aj! Aspertu itten da oaiñ eonin!
- Bai?
- Beti lanin ohittua 'ta bai. Beti lanin.
- Gustatuko al litzuke hemen baratza ttikin bat 'o eukitzia, o zerbatte?
- Ba, gauza al ga oaiñ? ya zartu ga 'ta!
- Ze lan itten zenun gustoa gaiñekun?
- Ni denak itteko pronto eoten nitzan.