Sendagilearen lana

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:16:15 - 0:18:10 (1' 55'')
Laburpena Ez zegoen anbulatoriorik. Medikuek beren etxean egiten zuten kontsulta edo gaixoaren etxera joaten ziren. Don Regino zaldiz eta Oñatibia bizikletan.

Transkribapena

- Ez zen ambulatoiyoik!
- Ez zon!
- Ez, ez.
- 'Ta meikuk non ioten zin? Ben etxetan?
- Ben itxetan, ben itxetan. Ben itxetan. Ez zen ambulatoiyoik, zuk jon ber zenun meikun itxea, joteko gauza baziñan, 'ta bestela, meikuk jon ber zun zue itxea. Biño txintxo joten zin, e!
- Bai?
- Oso txintxo!
- Biyek batea aittu zin, Don Regino 'ta zea, Oñatibia, biyek batea aittu zin?
- Bai, bai. Bai, biyek batea biltzen zin. Bat ayeka batea 'ta bestia bestea. Deittu ber zen, nahitanahiyez 'ta deitzen zenin, biyek joten zin, bat 'o beste, norbatte beti. Bai, bai.
- 'Ta nola ibiltzen zin? Zaldiyan 'o, nola ibiltzen zin?
- Don Regino zaldiyakin!
- Ibiltzen al zen!
- Bai. Oi...! Hamaika izua[izua eman:8883] mana birian! Zaldiya hola bueltaka ibilli, heldu giñala!
'Ta izuttu itten, 'ta harrek parra! Gaintik! Harrek, harrek fiesta jotzen zun! Birian!
- 'Ta zuk beldurra!
- Bai, amakiña bier bai!
- Oñatibia...
- Oñatibia bizikletan biltzen zen.
- Bizikletan?
- Hua beti bizikletan. Harrek ez zun besteik, bizikleta. Biño Don Reginok aberia ederra gaiña! Ez dakit non iukiko zun! Itxian baitezun tokiyik gaiña! Han beko... Oaiñ, oaiñ ambulatoiyua den tokiyan bizi zen Don Regino.
- Hara!
- Eta bian garaje ederra bazuten.
- Han eukiko zuten.
- Itxia zarra zen, biño garajia bazuten bian 'ta, han eukitzen zun aberia nombatte! 'Ta holaxe.
- Oñatibia non bizi zen?
- Oñabitia, Oñatibia bizi zen, zea, Zalakaiñena bakizu,
nola zuten pasteleiya 'ta panadeiya 'ta... Ai, zuek ez! Ez, hor...
- Non zuten?
- Errandoneako biri hortan.
- A...!
- Biri hortan bazen pasteleiya 'ta panadeiya 'ta zuten, eta han bizitzen zen.
- Han bizitzen zen.
- Bai, han bizitzen zen hura.