Elizaldeko merkataritza

Primary tabs

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:18:10 - 0:21:00 (2' 50'')
Laburpena

Elizaldeko dendak: Faustinarena, Fermiñene, Xapaterone, Muguruzane... Bere senarrak aroztegia zuen Mendiburu kalean. Sozioarekin nola hasi zen kontatu digu Kaxildak; hitz gutxi nahikoak izan zituzten elkartzeko.

Transkribapena

- 'Ta ze denda gehiyo zin plazan?
- Denda?
- Oaiñ biño gehiyo!
- Ez...!
- Ez?
- Faustinana, hori aspaldikua! Amerikana batzuk zin. Bakizu, Faustinan denda,
dembatin zeiñ zen? Hura amerikana batzuk, geo Ameriketa zea jon zin. Haikena zen denda hora. 'Ta denda hura bat, geo bestia Fermiñene. Fermiñene saten ziyoten. Hua ttikiya zen, denda ttikiya, biñon oso denda, ongi prepatua. Denetik bazen beti!
- Jana 'ta denetik?
- Dena dena, denetik izaten zen. Fruta 'ta, jana, ogiya 'ta denetik, denetik. Eta geo pues ya Xapateone. Perioduk saltzen zin tokiya. Julian, hemen baita, hemen baita Julian.
- A, hemen do Julian?
- Hemen do.
- Izautu nun hua.
- Bai, bai. Hor, hoiken denda. 'Ta hoik zuten periodikuk, eta periodikutik aparte, denetik dendan. Eta gaiñekun beste dendik... Muguruzane... Muguruzane! Oainguk ez, hain, hoin amona!
- Hoiken amona zen?
- Hoiken amona zen denda zuna. Harrek denda ona irukitzen zun. 'Ta beste denda batin haina 'ta beste aldin arozteiya, guria 'ta aitzen zina, arotzin.
Kajak itten 'ta hillantzat eta, beti aitzen zin. Eta hala partitzen zen kali hura. Pixa kalia.
- Pixa kalia!
- Pixa kalia!
- Non zen, noz zen arozteiya? Non zenuten zuek?
- E?
- Arozteiya non zenuten zuek?
- Arotzin ne senarra.
- Bai. Eta non zenuten zea? Taillerra 'o...
- Hor ba! Pixa kali hortan.
- Pixa kali hortan.
- Elizako, elizako ateko ixkiñ hartan.
- A...!
- Hantxe bian. Arotza. 'Ta hantxe aitzen zen arotzin. Bea hura, 'ta bestia Mendibilkua. Mendibilko gizona. Guriak jarri zun arotza, taillerra 'ta hango gizona 're arotza izaki, 'ta san ziyon guriai: "bakarrik biño nahiyo ez al duk launakin?"
'ta "Ui! igual! Lana itteko goua bai al 'zu?" San ziyon guriak. 'Ta "bai mote! Hoi gustatzen zik ba, ofiziyu hoi neria hoi duk" "neria 're hala 'uk ba!" 'Ta halaxe biyek aitzen zin.
- Biyek batin?
- Bai, bai.
- Biyek soziyo?
- Biyek soziyo. Biyek soziyo aitzen zin 'ta, ongi kompontzen zin beti,
ona zen Mendibilko gizona, Mendibilkua, ona zen gizona oso! Gizajua!
- Mendibil baserrikua?
- Bai, baserrikua. Ualdetxo joteko birian.
- Bai, bai.
- Hangua. Familiya bat bada han, harrena beria, illoba. Illobak eta battu.