Hala ere, osasun gaitza

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:17:40 - 0:20:40 (3' 00'')
Laburpena Haur morroia: euritakoak ez zeuden, zakuekin ibiltzen ziren. Otorduak noiz eta nolakoak izaten ziren. Ardi-zaintzen egoten zen. Hotzak egonda ere, ez ziren gaixotzen.

Transkribapena

-Hara hauxe! Hau zakua...
-Haundiyuo klaro!
-Bai, haundiyuo. Hau hartu burutik 'ta erki bero-bero. Biño bustitzen zenin... Ba al dakizu ze karga hartzen zun? Hua eziñ arrankatuik geo!
-Zer zen telazko marroiy hoi?
-Ez, ez, ez. Ze sango zaittut ba zakua, zakua! Oaiñ ez da halako zakoik tortzen. Oan tortzen dia hako zea hoik.
-Zer zen plastikokiya 'o telakiya?
-Ez, ez, ez, ez. Zea bezela soka bezela, soka mateila. Sokan mateila.
-Bai.
-Jo... Biño karga!
-Leorrin bai erki biño...
-Leorrin bai. 'Ta huaxe, 'ta hurrengo euneko berriz 'e ez zen sekatzen 'ta hoa bea atzea motel-motel hartu 'ta!
Martxa berriz! Eunero! Eunero,ez atzo hotza pasa nun 'ta gaur itxian geldittu! Berriz 'e lengo zeara.
-Eun guziya hotza...
-Hotzak.
-Ya hotza 're ez zenuten pasa 're ingo! Bueno pasa bai biño ya jarriyak!
-Jarriyak ya! 'Ta haik hankatakuk[hankatako:9468]! San dios! Hankatakuk onak 'zanta 're 'ta leorrak hankak. Hankak leorrak 'zanta 're biño... hankak bustiyak 'ta arropak bustiyak.
'Ta ez katarro bat! Ezer 'e! Jaten nuna huaxe! Natuala jaten nula! Hoi bai! Gosai erra, han bai ez zela gosai erra izaten! Eunin bi otordu onak, hoi bai! Eunin, hamarrak, ze hamarrak? Hamabitan iual. Bazkaiya 'ta gosaiya.
Biño... Talua 'ta gaztarra 'zaten zen bertan 'ta sasiña 're bai, zea len san dutena bezela ardi zarren bat 'o hil 'ta gazikutxan jarria len san duten bezela zea gazittuta. 'Ta handik rau ate 'ta beatu 'ta benga!
Gisadua 'ro beti. Jan, gose errik ez nun pasa nik han. 'Ta earriya 're ez. Biño arropa 'ta gauza hoikin ordin gaizki. 'Ta eunin bi, leno saten hasi nazena, eunin bi otordu haik bai. Gosaiya 'ta bazkaiya bat, biño krixtona hua.
'Ta apaiya 'ta merienda 're igual. Apaiya 'ta merienda lembizi hankak garbitzen hasi biño lenoztik gazta 'ta ogiya. 'Ta seittun, handik ordu erdi, bai ze ordu dia? Sei, seiran. Hoa entremesa bezela. Seiran hankak garbittu, 'ta seittun apaiya. Hankak garbittuz...
-Arrosaiyua.
-Arrosaiyua 'ta berienda hua tartin genula. 'Ta geo apaldu 'ta oiyea. 'Ta hurrengo goizin jeiki 'ta benga berriz 'e lengo tokira. Joe...
-'Ta ze aitzen ziñan ardiyak zaintzen?
-Ardi-zai. 'Ta elurretan deus jaten ez. Haik hartu aurrin 'ta nombaitte sasiya zen tokira eaman 'ta lar-hosto batzuk janez 'ta ibiltzen zin 'ta. Haik itxian eon ber zuten, ardiy haik ordun. Biño...