Morroi: txerri inausia ezin gobernaturik

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:00:00 - 0:03:45 (3' 45'')
Laburpena Klaketa. Arisluzietan morroi ibili zeneko peripeziak: egun bakarrean kilometro pila oinez. Goizean, Goizuetara joan-etorria, eta arratsaldean ere Esnaora joan-etorria; oraingo honetan, gainera, inaus zegoen txerriarekin.

Transkribapena

-Ba goizetik jon nitzan, bueno jon nitzan biño nausiyak 'ro etxekoandrik Goizuta, manduakin. Handik torri 'ta ez naz akortzen man ziten deus jateko hoi bai pena dakat e! 'Ta ez nau etortzen burura. Akaso bokaillo txarren bat 'ta zerriya 'zaten da bitxua...
Gotzen baiyo kasketa ez dula jon ber... atzeka. 'Ta iñaus zon, bero. 'Ta bultza, bultzatzen bazeniyon geldittu itten zen. 'Ta makil txar batekin jotzen hasten baziñan... hako hua biño gorriyo, gorriyuo itten da!
Bai... Haragiya zea 'u. Beimpin handik ate 'ta Zaiko gaiñinbarrena Otraitzen beitti, Ozentziyon beitti, zeara Altza. 'Ta Altzatik beiñ 'e pasa gabia nitzan banekin non zen Esnao, biño beiñe pasa gabia biri hartatik.
Hartu nun zerriy hoi Altzan beitti, biexorra e! Handik torri nitzan zeara Oiartzabala, baser, zal zaala han. 'Ta ordun dena artua itten zen. 'Ta tontorra kentzeko, artuan tontorra kentzeko itten zin artobirik.
Osea, bos metrotik 'o hamarretik 'o dena birian hua. Tontor hoa birea atetzeko geo eaman ber zen tokira eamateko. Artobiriak iñak zeuden 'ta sartu da zerriya arto tartin... Jesus! Geo saten dute berra, berrai eju itteko... Berra da, berra da ezin zunin launtza, ez?
Eju itteko! Bakarran bat torko dela aleiya, berrea. Eju itten nun nik, bai marru 're iñor agertu. 'Zango zin ez dait ba nik labak 'ro hola, geiyo, geiyo, geiyo. 'Ta euzkiya, jakiña agosto, ba hola 'zango zen. Agosto inguru hoi. Hartu zerriy hua...
Bordazokoa, Bordazokotik Amaxkarrea, Amazkartik zeara... Kauen dio. Estrataburura. Handik Txalaka. Txalakatik Torres itxian barrena, handik uan Jeka'ro zer do fabrika hoi? Handik ttak Esnaoa.
Hara jon, zerri aketza estali zun. 'Ta berriz jakiña iual illunpatxa 'ro, ba audo! Nahiz zea, uda 'zan. Jakiña harekin auskalo zembat, bi ordu 'ro... Hartu berriz zerriya Ailuxeita. Erra da hoi e! Eun bateko! 'Ta zerriya den bezelakua