Hiztegia

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:29:55 - 0:35:30 (5' 35'')
Laburpena Hiztegia: antxoxua, ixurutegia, suilla, aingeru hila, arguyua, arrazoi motza, mendi fiñekua, esku extukua, orrakatua, xotildua, sasindu, uztarra...

Transkribapena

-Ez daitenak zer din 'ta aer zuk bakizun zer din. Antxoxua zer da? Pertsona bat antxoxua...
-Antxoxua, laun guziyak zeatzen ttula. San nahi nuke: "Hako argiy hauxe ez dait ze..." Hoa arreglatu.
"Honako hemen armaiyu honek zerbaitte badik, honako ati honek jotzen du hemen jo itten dik 'ta" hoa arreglatu. 'Ta eoziñ, eoziñ gauza aulki bat antolatu 'ro...
-Abilla dena eskuakin?
-Bai, esku ona, esku onekua! Antxoxua, hoi da antxoxua!
-'Ta meaulian? 'O murra murra? Ardiya?
-E?
-Ardiyan meaulian aitzia 'o holako zerbaitte aittu izandu al zu? Ardiyan meaulian ai da...
-Nik ez...
-Ez?
-Miau....
-Gaztai jaten 'o?
-Geo ixiruteiya san dugu...
-Bai...
-Haitz, haitz, haiztiya.
-Haiztiya.
-Eta persona azandilla?
-E?
-Azanbilla?
-Azan? Aza?
-Azandilla.
-Aza...
-Pertsona len san dugun bezela antxoxua, azanbilla. Persona, person azkarra 'o lixtua dena 'o... ez?
-Ez dut hoi, ez nau zetzen...
-Suilla?
-Suiya?
-Suilla.
-Suilla?Suilla?
-Bai eurrezko... barrika.
-Hoi zea, hoi zea da suilla mm... ura eamateko 'ro jeixteko 'ro eurrakin intako zea ontzi bat, ontziya.
-Baldian antzekua?
-Baldian tipoa.
-Tara?
-E?
-Tara?
-Tara...
-Makilla bat zeak apuntatzeko, norbaittek zor zaittunin... Ez zu aittua?
-Ez dut beiñe aittua. Aittua 'zango dut biño ez nau tortzen burura oain zer den.
-Aingeru hilla zerrei saten da?
-Aingerua?
-Aingeru hilla.
-Aingeru hilla da baitaitu 'ta geo ttiki-ttikiya dela hiltzen dena. Hua da aingerua.
-Berariya?
-E?
-Berariya?
-Berariya... Hoi...
-Larraldu?
-Ezta 're, hoi 're ez.
-Arguyun aiki? 'O arguyu, zerbaitten arguyua zer da?
-Arguyua zea, alkarrekin hizketan aitzia.
-Arrazoi motza?
-A! Di-da! (...)n bukatu!
-'Ta mendi fiñekua? 'O mendi fiñetik?
-Mendi fiñetik, mendi fiñatik... Ez dait ba nik, hazienda tortzen baldin bada mendi fiñetik ona torko dela! Ona! Fiña ona da!
-'Ta norbaitt esku extukua izatia?
-Zurra!
-'Ta orakatuak?
-Orakatuak... Orakatuak... Orakatuak... Hoi ez da izango zetua, san nahi nuke,nola sango zaittut ba nik... Bai desapiyua iña bezela azpiyaan: Bo eyakela muittu e!" Konpaziyo batea... Ezin zaittut san seuro!
-Xotildua?
-Xotildua? Kaxkaldua, izortua ya.
-Toitura?
-Oitura?
-Toitura.
-Toitura... Igual da oittura, guk saten yoguna. Toitura san 'ta guk oittura saten dugun hoi.
-Oittura...
-Oittura da pues, zuk ze, batek ingo du kompaziyo batea be postura be lana 'ta beste batek bestea. San nahi nuke bakoitxak be...
-Be oittura...
-Be oittura...
-Ixki-mixkiyak?
-Ixki-mixkiyak...Ez da ba 'zango inbiriya?
-Ez dakit nik e! Sasindu?
-Sasindu? Pues oan nola sartzen da hil 'ta konjeladorin? Gazikutxan, hola baula bezelako batin sartu gatza 'ta zeakin 'ta geo gaiñin karga jarri.
-Hoi al da sasindu?
-Bai. 'Ta geo sasiñ hua jan. Gatz hua dena kendu. Eosi urin lembizi. 'Ta geo nabazu potajikin, nabazu gisadua, nahi zuna! Sasiña, hua da sasiña!
-Gatzatutakua ordun?
-Gatzatutakua bai.
-Erreusittu?
-Erreusittu... erreusittu... Erre 'ta eosi horrek izena, biño... Erre, eosi.
-Bisutsa?
-Ezta 're, hoi 're...
-Uztarra?
-Uztarra? Uztarra. Uztarra ez da izango hanako ebiya 'ta hanako arkoiris?
-A! Ortzarra?
-Bai... Uztarra.
-Uztarra saten yozute?
-Bai. Hua 'zango da bai uztarra.