Toki izenak: erreka eta basoak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:21:14 - 0:24:57 (3' 43'')
Laburpena Toki izenak. Erreka gehienek sortzen diren ondoko baserriaren izenak hartzen dituzte. Iturriak. Basoa: ixirua, haritz mota bat, lehen asko zegoena. Zuhaitz motak.

Transkribapena

-Oan ez ttugu, mendiyak eta izautzen ttugu biño basuak eta bailarak 'ta zokuak eta len bakotxak be izenak bazittuzten. Oan ya hoi galtzen ai da...
-Zeak mendiyan izenak eta?
-Bai. Mendiyan, mendi haundinan izenak badakizkiu biño egiyanak, zokuanak, errekanak eta ez dakizkiu, len geiyo ibiltzen zin, ez?
-Bueno, leno... Kompaziyo batea leno, oaiñ 'e bai. Penaiko erreka 'ta beste errekan batek izango 'u Emitako erreka.
Bestik intsentsu erreka. Hoik, izen hoik denak baute erreka. Ura zein ailleka, baserri ingurutik heldu den, errekak bau be izena. Momotiko erreka, Antzuzaltako erreka, Borkondoko erreka, denak holoko Zelaiburuko itturriya, beste holako tokitako itturriya.
Argiñondoko itturriya, denak, hoik denak battuzte ben izenak. Oaiñ ez dila zetzen.
-'Ta itturriya batzuk ur normala izango zuten biño geo bazin beste batzuk sendagaiyak zinak 'o Sanjuan itturrira 're hortako joten zen, ez?
-A, bai. Sanjuan itturriya, hemen gaiñekun ez da Sanjuan itturri.
-Sanjuan itturri. Hor geo Maxalengo hortan bestia burniyakin dena da...
-Bai, bai. 'Ta gaiñekun hemen hola milagrua itten zun itturriyik...
-Bestela agortua eongo zen. Eta basuak san zu len oan batzuk ya ez dila 'ta ze baso, hor e Ailuzeitako hortan haitziya 'ro bazen...
-Bioti. Haixti haundiya. Bioti.
-'Ta bazen beste bat haritz bereziya zena, haritz klase bat zena, nola zen hua? (espetu pixkat) Nola zen hua? Ixirua.
-A ixirutaiya.
-Ixirutaiya. Hoi zer zen?
-Ixirutaiya zen bat zean, esto Bazterkalteko hortan.
-'Ta hoi zer zen arbol klase bat?
-Ixirutaiya, ixiru... Haitza, haitza da ixirua, haitza da. Haitza geo harren mateilakin ola 'ta mueblik eta itteko 'ta itten den zea arbola haundiya, zuzena, olak itteko 'ta.
Tabloiyak itteko 'ta. Hoi da ixirua. 'Ta hoi zen, hoi nonai. Kalurku hortan 'e bazen bat, ixirutaiya. Haitza, hoik haiztiyak dia. Haiztiyak, denak saten yote denai haiztiya, biño haiztiyak baia: paoiyak, nortaitzak, e! Haitzak, 'ta osea denak arbolak biño, klasik: gaztaindiyak, 'ta hola.
Ixirua, ixirua zen haitza. 'Ta hoi, hoi zen bat bioti. Bestia len san zattutena Urmenditik aurrea jonta. Bai, Penaiko gaiñin, Penaiko ezkerreko aillekan 'e bai. Zean 'e bai, len san dutena, Bazterkalteko zea hortan 'e bai. 'Ta nonai.
Oaiñ 'e baia ixiruk. Portuuruko azpiyan 'e bada ixirutiya. Nola zen lengo txandako zea hura... Arkatxana, larratxana nola zen ba? Argitxa... Garratxene.
-Garratxene bai.
-Bueno, han 'e bada bai haixtiy hoi.