Ezkondu aurreko preoiak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:50:30 - 0:53:13 (2' 43'')
Laburpena Preoiak: ezkontzeko elizan egin beharrekoak. Apaizak abisua ematen zuen nor ezkonduko zen. Orduan izaten zuen aukera zerbait erreklamatu nahi zuenak erreklamatzeko.

Transkribapena

-Bai! Itxea arrimatu zen ordun pareja, ya esposteko 'ro preoiya jartzeko 'ro... Orduntxeko puntu hartan!
-Ze jartzeko?
-Preoiyak!
-Zer da preoiya?
-Preoiyak 'zaten zin, ya hiru pre... hiru iande 'zaten zin 'ta itten zun... Jon ber zenun preoiya jartzea bai andreaiyan amakin 'o osea gurasukin! 'Ta andreaiya 'ta nobiyua jon ber zuten. Bikaiyuna!
Eta harrek elizatik deitzen zun mezta jonta kulubiyotik, holako esposten dia holako garaitan. 'Ta iñor baldin bada, aleiya, nola sango zattut ba. Kompaziyo batea, len ibillitako familiya esperun utziya 'o... zarbaitte holako saltsik... harrek maten zun aitzea! Reklamaziyua!
-'Ta norbaittek reklamatzen bazun han mezatan saten al zun? 'O...
-Holako esposten zila bai! Holako...
-Ya 'ta norbaittek zerbaitte bazun sateko in berko zun geo jon apaizana.
-Bai... Apaizana jon reklamatzea. Ze, ze salsak...
-'Ta tokatzen al zin holakuk?
-Ni ez naz akortzen. Ze saltsak e!
-'Ta hoi hiru aldiz in ber zen?
-Hiru jaitan 'zaten zen hoi! Osea, zuk preoiya jartzen ziñun, 'ta ya fetxa jartzen zenun noiz espostuko ziñan. 'Ta espostu biño hiru iande lenoztik harrek jaiyero, harrek sango zun jaiyero taka-taka holako 'ta holako esposten dia!
Beti harrek sango zun jaiyero! Zein esposten zin. Nai zunak reklamatzea jon, baldin bazen.
-Ordun aukera bazun.
-Jo... Ze gauzak e! 'Ta gaiñea nei, jon nitzanin ni preoiya jartzea ama, andria, andreaiya 'ta amonakin, osea be amakin, 'ta zuk ate zu kontua nei ze in zin bikaiyuk e! Lotriña galdetu! Hiru galdea! Inzkin!
'Ta harrek autik ate zittun bezela kontestu! Aski rapido bai! 'Ta geo san zin, bizkarrin jota ez zaittu ahaztu e! 'Ta nik beai 're, nik beai ostiko man niyon! Ongi ikasten den gauza ez da beiñ 'e azten! Izorrai! Ai zak nauna!
-Zer zen eakutsi zizun bea?
-E?
-Bikaiyua bea oandikan...! Zuk kumuniyua in zununin 'ta... eakutsi zizun bea!
-Ez...! Harren anaiya, harren anaiya, hua orduko hilla zen!
Bai... biño harrek ti zin nei tirua e!
-Zuk 'e bueltan eman...
-Bai...
-'Ta ordun geo ya hoi in 'ta libre zen ya ezkontzeko 'o?
-Bai... ya ez iñor agertu 'ta bale! Hoik gauzak e!