Granadak, bonbak eta fusilatuak

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:06:53 - 0:08:11 (1' 18'')
Laburpena San Markotik Oiartzunera granadak. Badira granadek botatako etxeak. Gogoan du Altzibarren bi lagun fusilatu zituztela.

Transkribapena

-Bai, ze san ber zenun?
-Bai, kolpe haundina pasa zenin. Hortik aurrekuk eztakit nik.
-'Ta gerra... gerra izandu zen bittartin zu gotze' al za hola bunbak 'o dixparuk 'o ze muimento eondu zen?
-Gerran zean?
-Bai...
-Bai, jolin! Botzen zittuzten zea... esto... San Markotik eta granadak eta, hemen lertzen zin. Báia itxiak 'e botik. Enaz akortzen ni oan zein din, biño jo ta botik eta...
-Bai, e?
-Bai. sartu ta paetak eta botik 'ta.
-'Ta noa, kale ailleka bakarra itten zuten 'o denea? San Markostik 'ta?
-Bai... Denea nik eztait... O beai iruitzen ziyoten, fitxajia igual. Bueno, berbada holako famili duk hoi 'ro halako'uk 'o... Politikan sartzen zinak. Nik hoi ez baitakit. Biño beti beimpin aldi honta titzen zittuztela bai. 'Ta asko lertu 'ta asko lertu gabe geldittu.
-Lertu gabe geldittu, bai. 'Ta fusilatuk 'ta hola gotze al za zu?
-Ni afusillatu hoi, arront ongi nitzan. Bueno hoixe, ezdakit zenbat urte izango nittun ba nik.
-Lau?
-Bost urte 'ro hola. 'Ta bi, bat Igerokua, 'ta bestia nongua zen ba? Bat Igerokua, 'ta bestia nongua zen? Afusillatu zittuztenak Altzibarren, plazan. Oan... Zengatik? Eztakit.