Gerran lana Arditturrin

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:08:11 - 0:09:06 (0' 55'')
Laburpena Miseria. Arditurriko meategietan zeudenek lanean segitu zuten. Arditurrikoek razionamendu hobea zuten, meategiak Estatuarenak zirelako.

Transkribapena

-'Ta batzuk ibilli ziñazten baserritik baserrira, berriz, berriz itxea bueltatu. 'Ta itxea bueltatuta bizimodu, karo, bizimodu normala ezingo zenuten in gerran, ez?
-Mixeiya galanta 'ta... ahal zen bezela bizi.
-Karo, lanin ai zinak 'ta ez zuten seittu 'ta ingo, 'o bai? Posible zuten lana in?
-Bai, bai. Arditturrin, Arditturrin. Bueno gu ordun, jakiña Errentiya ta hoi egenekigun nun zen 'e Errentiya guk garai hartan ...
Bazela bai nunbatte! 'Ta Arditturrin zinak... Arditturrin zinak lanin seitzen zuten gerran... eun hoitan ez akaso, biño gaiñeko zeatan bai.
-Seitzen zuten.
-Bai, geo gañea Arditturrin aitzen zenak ordun 'zaten zun... guk ordun pezinamentua 'zaten gunun, ogiya gutxiyo. 'Ta haik berriz 'zaten zuten razionamentu hobio. Zertikan ze, Arditturri zeana baizen, estaduna.
-A, bitu!
-'Ta bakizu harrek zakan indarra!