Erreketeak (Ergoienen)

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:04:43 - 0:06:53 (2' 10'')
Laburpena Erreketeak non zeuden. Gerran, Pauko Errota kuartel zentrala izan zen. Eta gerraren ondoren errepidea egiten hasi zirenean ere bai. Soldaduak zein baserritan egoten ziren. Presoak nola zaintzen zituzten.

Transkribapena

- Itxez itxe ibilliko ziñazten,'o honea sartu zin... Bueno, hoi zuk ez zu jakingo. Noiz sartu zin 'ta...
- A, ez... Keba...
- Aitxuleitik sartu zila 'ta hoi bazenekiten 'o...?
-Ordun beimpin reketik zaudela, zea... Esto, Arraskularren 'ta Arritxuitan 're ez!
-Ez, nola enteinttuko nun ba?
-Pauko errota kuartel generala 'ro zuten, ez?
-Bai, bai. Zentrala.
-Zentrala, 'ta muimentua ibilliko zen hor?
-Ba...
-'Ta hortaz gotzen za zu?
-Bueno soldaduk, hara 'ta honea 'ta... Ordun ez zon, kamiona, kamionak bazin biño... kamionak 'e txarrak. 'Ta karrukin 'ta, mandukin 'ta... hola aitzen zin.
-'Ta gerra bukatu ta geo 're Pauko errotan eondu zin?
-Bai... geo.
-Karretera ittin?
-Karretera. Geo torri zin karretera ittea. 'Ta eondu zin soldaduk Olaitzolan. Eondu zin... Etxenausi botia da oain Tolareko ondoko hua, Etxenausin. Kapeon, Iruñen, Pauko errotan. 'Ta Matxinen kuadra, manduna. Uraita zentrala, telefonika.
-Al zen?
-Bai... 'Ta holako zeak.
-'Ta zea... soldauk 'ta... trabajorik 'ta... aparte jan 'o itten zuten, difenete, tratua 'ta difentia itten al ziyoten hairi, prisioneruk zinai 'o? 'O denak igualtso ibiltzen zin?
-Bai, ni akortzen naz, lembiziko tunelin in zittuzten, hola zuluak in 'ta geo txapak, txapak jarri. Txabolak bezela. Ordun dakit nik, lau, lau trabajadorentzat soldado eskolta bat eoten zela hairi guardiyan.
Eta geo, haik han, 'ta bestik hemen. 'Ta geo handik jon zin Aitxuleira. Han in zittuzten barrakoiyak bi aillekatatik, han eondu zin. 'Ta geo, ez dakit noiz biali zittuzten trabajadori haik, hoi enaz akortzen, enaz akortzen.