Xanistebanak

Primary tabs

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:49:40 - 0:52:00 (2' 20'')
Laburpena Xanistebanak: zortzikoa, zahagi-dantza, bizkarrean saltoka ibiltzen zen beste "jostaketa arraro" bat. Bederatzietarako erretira. Hiru egun festetan. Kanpoko jende asko etortzen zen xanistebanetara.

Transkribapena

- Xanistebanetan zortzikun ate zuten. 'Ta nolako zortzikua itten zuten! Oso dotore! Ez, Xanisteban polittak itten zittuzten. Dantza polittakin 'ta, dena sueltun 'ta, zea iñ, biño polittak oso!
- Dantza asko?
- Bai, bai. Dantza asko, dantza asko! Zortzikua dotoria dena! Kolorez jantziyak emakumik eta gizasemik, 'ta denak korrun plazan erdiyan.
- 'Ta hoi ze izaten zen, mutillak hasten zin 'ta geo neskak atetzen zittuzten, 'o hasiyeratik neskak 'ta mutillak ibiltzen zin? Gotze al za?
- Dena hasiyeran.
- Dena hasiyeran.
- Bai. Ez, oso ederki, hua ederki itten zuten Xanisteanak. Oso poliki itten zittuzten.
- 'Ta zein atetzen zen, edozein dantzara, 'o, 'o... Talde bat 'o zen dantza itten zuna?
- Itten zuten talde batzutan, talde batzutan. Geo arratsin erretira goizo. Betzitako fix...! Dena itxiya.
- Dena!
- Dena.
- Dena itxiya.
- Dena itxiya. Bakotxa ben itxeta.
- 'Ta zembat eun 'ta izaten zin Xanistebanak?
- Hiru.
- Hiru eun!
- Hiru eun Xanistebanak.
- 'Ta ze gehiyo itten zin? Dantzaz gaiñ, ze itten zen gehiyo?
- Dantza 'ta geo, zea 're bai, este... Beste jostaketa bat bazuten, raro, rarua! Saltoka bizkarrin gaiñin barrena, 'ta, geo zaiya 're bai. Zaiya joka 'ta, hoi 're, hoi 're bazuten.
- Bai.
- Holako gauzak itten zittuzten.
- 'Ta e... Jigandik 'ta bai al zin ordun? 'O geo karri zittuzten?
- E?
- Jigantik eta burundiyak eta...
- Bai, bai, bai, bai, bai. Bazin, bazin. Bazin, bazin.
- Oain dinak, beak?
- Beak, beak.
- Berak?
- Berak, berak.
- Urtiak battute ordun?
- Bai. Ederki itten zittuzten, Xanisteanak polittak itten zittuzten, oso polittak!
'Ta kampoko jende asko tortzen zen. Ba... Asko e! Ez pentsa! Irundik eta tortzen zin, honea! Fuego jendia. Guk saten genun: "honea zerta tortzen dia jendi hoi dena?" "Oi, fiestak kustea!"
- 'Ta zuek joten ziñazten kampokota?
- E?
- Kampoko fiesteta joten al ziñazten zuek?
- Gu? Milagroz! Behiñ Irunea joan giñan. San Martzialeta. Behiñ.
Atarikoan noiz: 
Ostirala, Abuztua 3, 2018