Ur asko meazuloetan

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:46:30 - 0:49:30 (3' 00'')
Laburpena Ur asko zegoen meazuloen barruan. Bi bonba martxan, septimoan, ura kenduko bazen. Beste mandoa zuloan ibiltzen zen, bagoiak planora ateratzen. Eta planotik labaderora beraiek ateratzen zituzten. Arditurrin mugimendu handia zen.

Transkribapena

-Eziñ eon bintzat barrenian zea ur soiñu batzuk aittuz 'ta urak 'e kriston urak.
-Bai ez?
-'Ta bai han.
-Zea in ber izaten zen, 'men zen ez hustu?
-E?
-Asteburutan bombeatzen euki ber 'men zen ura, bestela bete itten 'men zen hua?
-Bai. Bai. Ez dakit bi bomba bintzat septimun beti martxan eoten zin e! Beti martxan! Bai.
-Bai. Ura pilla erra. Mendiyak botzen zunin izango zen.
-Buo! Han barrenin bazin urak ordia. Jo! Han, nola saten geniyon txoku harrei? Harriya zui-zui-zui-zui-zuiya barrenian hola, harrobiya balitz bezela 'ta han ura bra! Aparra botzen zula tortzen zen.
'Ta hara bai metro mordoska bat atzero ya sartzen ziñan 'ta holako frexkura bat. Gu gustoa 'ta hango jendia hara sartu orduko anda atzea 'ta lota.
Gu sartzen giñanin sartzen giñan pues kampun ibilitakuak, ya kampun, beti kampun ibiltzen giñanak. 'Ta sartzen ziñanin jode ezin lo geldittuko ziñana 'ro 'ta.
Beti 'o kuadrilla batengana jon 'ta "Ze ai ttuk hoik hemen 'ta?" Beti buillaka, zoloa sartzen giñanero hola aitzen giñan.
'Ta gaiñekun planoburuan, planoburuan, bagoiyak zeara rejilleta eaman.
-'Ta haik ze itten zenittuzten bultzaka iyo 'ta?
-Bultzaka bai.
Manduak akatu in zizkatela ba, san 'izut mandua akatu zela 'ta geo soldauak hua eamaten. Mandua ibiltzen zen.
-'Ta zembaten artin eamaten zenuten?
-E?
-Bagoi bat zembaten artin? Bultzaka?
-Bi bagoi eamaten genittun hiru launen arte.
-Bai e?
-Bai, aixa.
-Indarra berko.
-'Ta mandua zuluan ibiltzen zen e. Mando bat biño goiko mandua akatua 'ro 'men zela 'ta goiko manduan mutillak. Guetzako erra zen ba, hobia zen guetzako hoi.
-Karo.
-Mandua baldin bazen guk zuluan ibilli berko genun 'ta.
-Karo, hoi da.
-Mandua zuluan ibiltzen zen. Planun sartu 'ta seittun zea bat, barrenian, hola zea bat da zabaldi bat. Aurrea. Planua.
Betikan jaula, guk jaula saten, jaulan atetzen zin bagoiyak. Haik beko zuloko manduak eamaten zittun ziar-ziar-ziar-ziar planura ate, beko planura.
'Ta geo han kablia engantxatu 'ta guegana gora.
-Hoi da. 'Ta geo zuek itten zenuten labadorea bota?
-Guk labadorea bota.
-Rejilla gaiñ harta.
-Hoi da.
-Hara bota 'ta tartin harri haundin bat baldin bazeon rejillan pasatzen ez zena mokua 'ro
hua borrakin jo 'ta bera bota, rejillatik bera pasa.
-Muimento erra bai han.
-Joe! Buf! Edadia 're, edadia ordun! Joe.
Geo han, bo han itten genittun guk ordia kato jatiak eta.