Mando lana Arditurrin

Primary tabs

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:44:00 - 0:46:30 (2' 30'')
Laburpena Mandoa hil zitzaien Arditurrin eta haren lana egiten pasatu zuten soldaduska denbora. Hala ere, kontent, soldaduska ona pasatu zutela eta, barruan baino hobea zela kanpoan lan egitea eta. Barruan aritzen zirenek lo egiten zuten zuloan.

Transkribapena

-'Ta ze lan 'ta tokatzen zizuten? Bestik bezelaxe 'o? Zuek (...)?
-Ez, gu zean aitzen giñan. Hor 'e mandua akatu in 'men zen 'ta gu manduan tokiyan lanian.
-Mekayuen dio!
-Biño kampuan gu planoburun(?), zulotikan, planua ez dakit zuk kusi zun hor behiñ 'e 'o?
-Bai.
-Planua, betik gorako planua, goiko minazulun ondoa.
-Bai.
-Hor igotzen zin bagoiyak handik zeara eaman, labaderoa. Rejillata.
-Bai.
-'Ta han deskargatu 'ta bagoi hutsa berriz bera bota guk eta betiak hara.
-Kampuan, soldauxka erra pasa genun guk e!
-Ongi?
-Ongi! Lana in ber genula guk gehiyo, zulukuk biño gehiyo, zuloa joten zianak
Erdiyak lo 'ta zuloa sartu orduko. Hala eoten zin 'ta!
-Toki erra ba lo itteko huaxe!
-Ba Sestako zabalian 'ta!
-Ohittu ezkio bai!
-Makil tiran 'ta juerga errak botzen zittuzten han 'e batzuk! Beste batzuk lo biño. Sestako zabla hola zabaldi haundi bat.
-Bai. Ni ena alletu, biño hua haundinetakua 'men da ez?
-Bai Sestako zabala bai. 'Ta geo handikan Setimoa 'ta. Gu noixin behin sartzen giñan 'o baten baten faltian 'o. 'O ... osa gutxi iña bazeon, harri gutxi prepatua 'ro
Tarteka joten giñan. 'Ta gu geo hain tartin, kampuan ibiltzen giñan 'ta hain tartin ezin genun aguantatu. Gu jon 'ta zerbaitte lana 'ro 'ta bestiak zuloa sartu orduko lo.
Bai... zoloa sartu orduko, lampara pixka 't bajatzen hasten ziyoteneako bruum! Lo hartzen zuten denak. 'Ta guk loik ezin hartu.
Kampuan nola, kampuan ibiltzen giñan. Biño tarteka 'o zerbaita beti Motzak bialtzen ziun guri. Zea 'o martillon baten kolumna 'o ate ber zenin 'ta.
Altziko Luzia 'ta holako batzuk. Haik zoluan 'ta: "Etxeberri!" Saten zin nei, Motzak.
"Zeara jon ber dugu, kolumna holako ate ber ziot eta Altzi bakarrik, hoi 're! 'Ta hoi 're, jun hai! Harrei launkiyok!"
Holaxe 'o kolumna bat atetzea 'o martillun kolumnan bat 'o. 'Ta noizik eta behin sartzen giñan 'ta ordun gu barrenin pues jode ibiltzen giñan...