Ugaldetxoko pelukera

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:26:10 - 0:28:00 (1' 50'')
Laburpena Txikitatik gustatu izan zitzaion ile-apaindegia. Errenterian hasi zen lanean eta ikasten batera, 14 urtetatik 18 urte bitartera. Gero etxean jarri zuen ile-apaindegia.

Transkribapena

- Biño hola dia kontuak.
- 'Ta nola erabaki zenun pelukeiyana?
- Ba nik uste 't gustatu itten zila ttikitatikan. Beti mozten flekilluk 'o harrapatzen nittunak. Illia kixkurra nun 'ta beti, beti saltsan.
- A, zu zeonei?
- Bai, bai, bai. Eta bueno hemen laun bat eta "bueno benga zea". Nik uste 'ut gustatu itten zila. Eta geo aman ahizpa bat Errenteiyan zun harrek launak pelukeiya zutenak. Bai pelukeiya jarri zuten. Bi lengusuk. Biyok. Oaindikan nik... Pelukeiya oso oso oso oso matte dut.
Kendu zuten e! Aber zembat urte din 'ta! Eta ordun harrengatikan hasi nitzan, izebangatikan hasi nitzan Errenteiyan pelukeiyan. Eta han pasatu nittun lau urte. Pelukeiya lanez, lana iñez ikasi nun. Ez nun ordaintzen, biño ez ziten beák patzen 'e nei.
- Hoi da, ikasin truke, ez?
- Bai. Ikasin truke.
- 'Ta hola ikasten zen? Ez zen akademik eta len?
- Errentiyan ez zen. Haik ikasi zuten Donostiyan Gardetan. Bitu nola akortzen nazen hombeste urtekuk, e! Eta Gardetan ikasi zuten haik pelukeiyan. Eta... Biñon karo ordun diro asko... Karo, diro asko, ez dakit denea zembat diro zen, biñon karo haik han ikasi zuten.
- Eta hua bai zen...
- Hua bai zen akademia. Hura bai zen akademia. Geo nik in ber 'zandu nun pelukeiyan hasteko esamiña bat e! Ez zen geo lau urte pasa 'ta hala jarri zenezake. Ez. Ez.
Eta ba ordun ne izebangatikan hasi nitzan han hamalau urtekin hemezortzi urte arte. 'Ta geo hemezortzi urtea ailletu zenin, karo, itxian aitzen nitzan hemengo jendiay itten 'ta hola, eta geo pelukeiya jarri nun. Eta geo jon nitzan...