Bartzelonan

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:28:00 - 0:30:30 (2' 30'')
Laburpena Bartzelonan eman zuen hilabete pelukeria ikasten. Garai hartan emakume bat hainbeste denboran etxetik hain urruti egotea ez zen ohikoa, baina Bartzelonan auzokoak edukiki.

Transkribapena

- Bartzelona. Bartzelonan pasatu nun hillabete bat. Eusen itxian. Handikan erosi zeak, sekadoriak eta gauzak, eta ordun eman zuten kurso bat. Eta jon nitzan.
- 'Ta?
- Eta primeran.
- Zembat urte zenittun ordun?
- Hemeretzi.
- Hemeretzi.
- Hemezortzi urtekin pelukeiyan jarri, sesentan ereki nun pelukeiya eta sesentaiunon jon nitzan Barzelona.
- Eta...
- Bai, han oso gustoa.
- Bai, e?
- Bai. Orduko ya...
- 'Ta bakarrikan jon ziñan?
- Bai, hemendikan bai.
- Joe!
- Hemendikan Oiyartzundikan... Bazen beste bat Irungua. Eta beste bat, geo han... Karo han izautu giñan, Herrerakua. Haik 'e gaztiak ni bezela pelukeiya jarri eta ordun
representantik in ziguten hoi eta jon giñan hara. Bai. Eta han pasatu nun... Familiya hemen auzokua, Mari Amparo. Hilla da. Eta Katalan batekin ezkondu zen...
- 'Ta han zen?
- Hemen, auzokua. Hemen itxi hontan, leno san dutena zea... Eta han zen eta harrekin. Eta geo eondu nitzan harren itxian. Eta karo, harren itxian hemengua izautzen nuna beti 'ta familiya beti etortzen zena 'ta gaztetan, ttikitan hain umiak 'e udaran tortzen zinin ibiltzen
giñan alkarrekin zaintzen 'ta hola, eta harren itxian eondu nitzan. Eta oso ondo. Oi! Gaiña izandu zen... Erakutsi ziten Barzelona, bueno, Monserratea... Eta denak, denak!
- Karo, 'ta etxekuntzat 'e, ze karo amantzako gorra ingo zen!
- Bai! Eske gaiña ez zen hoi! Barzelona jotia garaiy hartan, sesentaiunon, bakarrikan, hemeretzi urte... Eske ez dakit utziko ziten bestela, e!
- Ez bazin hoik...
- Ez bazin hoik hor seguraski ez, e! Ez, ez. Hoikin jarri eta "bai, bai etorri!". Eta gaiña bueno, han eondu nitzan, zaintzen ziten berena banintz bezela, oseake oso ondo. Beákin batin pilla bat, gauz pilla bat ikusi nittun, erakutsi ziten Barzelona... Oso gustoa.
Biñon egunero goizian akademiara, e!
- Ikastea.
- Ez dakizu, klaro. Aurreneko eunian beákin jon, bigarrenin 'e bai seguraski, baiñon hirugarrenin metruan! Eta bueno! Hambeste jende sartu atera, bildur erra bai aurrenian! Biño bueno, ohittutzen zea.
- Hemendik ate 'ta. 'Ta hoi zu ya Errentiyan pixka 't ohittua eongo ziñela!
- Bai, biñon...