Ile-apaindegia eta behiak

Primary tabs

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:30:30 - 0:33:30 (3' 00'')
Laburpena Errenterian lanean hasi arte ez zuen telefonorik ikusi eta asko kostatu zitzaion ohitzea. Etxean ile-apaindegia jartzeko behiak tokiz aldatu zituzten eta haien marruekin aritzen zen lanean.

Transkribapena

- Bai, biño Errenteiyan pasatu zin kusiko 'zu zer. Horrengatikan oaiñ nik ikusten dut nere illoba telefonua hartu 'ta hizketan, horren ttikiyakin, biño karo guk itxian ez genun telefonoikan garaiy hartan, eta Errentira jon nitzan 'ta telefonua! 'Ta hain nerbiosa jartzen nitzan,
telefonua hartzen nun 'ta ez nun entzuten. Ez, ez, bueno! 'Ta ordun telefonua jotzen zunin soiñua, komonea sartzen nitzan. Biño pentsa 'zazu ze tonta, pelukeran in ziten ierri! "Hau, pelukera komonea joten da telefonuak soiñua jotzen dunian." 'Ta eun batin,
atia ereki zuten, ereki ziten atia 'ta ni exerita komonian, biño hain... Konturatzen zea zer, ez? Altxatu eta tapa itxiyakin! "¡Oye, ven aquí y coge el teléfono!"
- Lotsa erra pasako zenun?
- Puf!
- Biño, ze gezki pasatzen zenun hoiy itteko, e?
- Ze gezki pasatzen nun telefonotikan. 'Ta oaiñ hartu 'ta " titi, tata..." 'ta saten dut: "Joe! ze difenia!".
- Eske horrekin hazi dia 'ta!
- Pues hoi pasatu zin Errentiyan. Oseake battut gauzak gogoratzen nazena zeiñen gaizki pasatu nittun ordun eta hamalau hasi, hamabost, hamasei igual? Eske nerbiosa jartzen nitzan 'ta ez nun entzuten!
- Gaiña lendabiziko telefonua ikusten zenuna...
- Karo! Bai, bai, bai, gezki pasatzen nun, e!. 'Ta hoi beti gogoratzen naz. Jolin, san 'zandu 'yot pelukerai, e? "¿Ya te acuerdas tú de aquello? "¡Calla, e calla!" saten zin. Bai.
- 'Ta karo zu Errentiya... Ordun hasiko ziñan Errentiyan... Lendaiziko aldiz jongo ziñan, ez?
- Lenoztikan igual jongo nitzan. Bai, igual. Esnia... Porke guk baserriya genun, e! Behiyak bazin etxian, e! Bai, bai.
- Ze zin hemen bian?
- Bai, bai. Eta pelukeiya... Oi, pelukeiya jarri nunin zea, esto etxian, 'ta karo
- Bian zenun, ez?
- Bian pelukeiya. Eta behiyak eaman zittuzten berago. Pelukeiya itteko 'ta eaman zin... Porke karo, itxi hau oso luzia da eta eaman zin bera hor, trozo bat berago. Eta behiyak itten zuten marru, eta ni pelukeiyan eta behiyak marru! Joten nitzan 'ta hartzen nun belarra 'ta
behiyaiy belarra botzen! 'Ta eun guztiyan behiyak marruez. Gue attak: "Biño, biño neska hau! Utzi 'yozu pakin behiyaiy!"
- Karo 'ta haik hartua 'ta oaindik marru gehiyo iñ!
- Karo! Aizu, bai! Ze raro in zizaidan handikan pelukeitikan Ugaldetxon jarri nunin pelukeiya... Hoi goatzen naz beti bai! Bai!
- Pentsa, pelukeiyan onduan behiyak eta...
- Bai. Bai. Geo ya auro kendu zin behiyak, biñon bai, bai. Nik pelukeiya jarri nunin hemezortzi urtekin...