Toki arriskutsua

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:21:10 - 0:24:50 (3' 40'')
Laburpena Meategietan ezin zen sartu, langile batekin ez bazen. Josek askori lagundu dio meazuloen barrura: erakusteko, eta baita txakur bat ateratzeko ere. Hika.

Transkribapena

-Ez dakit zeñekin san zin.
-Baia nekin 'e jonak. Mina kusteko gogua dutenak.
-A... Bai 'ta atta 're holaxe jongo zen.
-Kampokuk bestela ez baizen, ametitzen kampokoik.
-Karo.
-Arrixkua, arrixkua. Beti arrixkua.
-Bai, zerbait pasa ezkeo.
-Horrei buruan jo, Etxetxuri ordun aittatzen zun zeak, Benjamiñek.
Harri koxkor batek jo zun buruan hoi. 'Ta zer, ze in ber da ordun? Hua kampokua 'ta aleiya. Ez, ez, ez zen libre iñor eamatia.
-Ez, ez.
-Biño Nuñez 'ta kaleko tipo pranko nekin ailletuk bazin han. Oan hilla da oan.
-Bai... A, ikusteko?
-Ikustea. Setimon barrena Arditturriko konpresorin aurretik sartu 'ta.
Jon giñan beitti 'ta beitti 'ta beitti 'ta "Noaiño jon ber dugu motel?"
'Ta geo buelta man 'ta noizpaitt 'e hasi giñan ba goitti 'ta.
"Oain nondik ate ber dugu?"
"Sartu gan tokitik ate berko yeu!"
"'Ta ez ez, ez dugu sartu gan lekutik ate ber"
Olaunditto azpiyan atea. Harrittuta geldittu zen. Harrittuta geldittu zen.
-Karo, harrek ez ziyon ierri ingo non zebillen!
-Ezta iyerri 're!
-'Ta zuk erki jakin!
-Ezta ierri 're!
-Izutu 're igual in zen.
-Geo txakur bat eroi izandu zen han. Olaundittoko azpiko tximini batetik beitti.
Ixtaiyak zin, ez dait nonguk izango zin. Ollagor txakurrak. Bat eroi tximinitik beitti. 'Ta mina. "Hilla baleo enikek penik izango biño hezur batzuk hautsita baleo gaixua".
'Ta Martinmotzek: "Sei zak!". Primer surreko tximiniyan beitti eroi 'men zen zakurra hoiri 'ta "Sei zak betik barrena"
'Ta haitako bat, lembiziko jituko 'te zen ibili zen pixka 't aurrea jonta.
Izutu itten 'ta. "Guazen guazen lasai ez do kudadoik hemen 'ta".
Bat jon zen nekin ehixtaiy hoitako, bi zin, harrapatu genun txakurra.
-'Ta?
-Harrittu zen, "Biño, biño humbeste bire, kampotik ba al zen bire 'ta?"
Arditturrira kampotik jonak haik 'ta geo barrendik.
Jon giñan 'ta. Txakurra kojo, biño zea zun kolpia kaderan 'o numbaitte hor zun. 'Ta jarriko zela san zun. Bea tortzeko gauza ez, besuan karri zun, izerdi errak ate zittun.
-Han berua gaiñea, barrenin. Joe... 'Ta zakurra...
-Zerbaitt 'e man zin. Ez dakat goguan biño. Zerbaitt 'e man zin. "Ez dut nik deus berrik, ni jornalin no! Ni hemen ibilli, 'o han ibilli!"
-'Ta biajin jongo zen ba zakurra? 'Ta hoi zea bakarra...
-Biajia bai. Hogeita hamar bat metro 'ro. Biño zea samarra zen.
-Estua 'ro?
-Trakets xamarra txiniya 'ta.
Joko zun hemen 'ta joko zun hor 'ta,
-Hoi da, zea gorra.
-Biño beti beitti.
-Beti beitti biño...
-Bia jo zun arte.
-Ño!
-Loitan hantxe zon. Loiya 'ro, ur pizarra 'ta. Gaixua, zakur zui bat haundiya.
-'Ta ordun tximiniyak hortako itten zin, haizia sartzeko?
-Haizia atetzeko, berotasunak goitik joteko.
-Handik atetzeko.
-Goitti joteko.
-Hortako zen.
-Bai.