Goierriko kontrabandista

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:14:12 - 0:17:10 (2' 58'')
Laburpena Tornola aldean kontrabando mugimendu handia izaten zen. Karga bila etorri eta beren baserri ondoan kotxea sartuta gelditutako dexente izan ziren. Hauetako bat Goierri aldekoa.

Transkribapena

-Bai tokatu izandu diu, behin biño gehiyotan tokatu izandu diu gui arratsin atia kan, kan, kan, kan 'ta ate 'ta kan, kan, kan, kan berriz 'e 'ta.
(...) horrek. Atea 'ta txanda batin gizasme bat. Taxixta zen. 'Ta Goierri aldeko hizkera itten zun.
'Ta zea "Hortxe kotxia jitzen hasi naiz, biri hortan 'ta kantiñan sartu naiz eta ezin dut atea 'ta faborez launduko al zenike, behiyakin 'o, behiyakin 'o launduta 'ro?"
"Behiyak lotuta, oain ezin hasiko arratsin hor. Ez al da ateko bestela?"
"Ez det uste ateko denik"
Eta zea zun gainkaldin kunetak aska haundi samarra 'ta azpiyakin lurra jota geldittua. 'Ta sana atzeko rueda 'ta jakiña dxiii!
-Airin.
-Bai, airin. 'Ta ez atetzen. 'Ta san niyon: "Jon 'ta proba ingo 'ut"
'Ta hartu nun zea gurdi gaiñekua, iatzia emateko gurdi gaiñekua hartu nun 'ta.
Zimela alajaiña, banekin ez zela hautsiko 'ta. Jon 'ta san niyon: "Zuk hartzu" Hartu aitzurra 'ta eman nun. 'Ta aurrin txopia hartzeko hola pixkat zatola, hola pixkat kendu niyon bi lekutan.
'Ta jarri nun 'ta san niyon: "Zuk polliki-polliki hartu e, fuerte hartzen bazu honea atzea torri 'ta hemen nei igual harrapatuko nau"
'Ta nik sartu handik ze hura, atzetik 'ta hartu nun 'ta pixka 'atin, 'ta seittun atea! Nik laundu niyon pixka 't, 'ta ikuttu zun aurreko zea latsa, nik aitzurrakin kendua 'kuttu zun.
'Ta nik pixka 't altxa nunin 'ta tti-tti-ttira! Seittun atea! 'Ta ate 'ta seittun riau! "Ale ate yeu" 'Ta ezta eskerrik asko 're alu harrek!
-Aaaa!
-'Ta geo entetu giñan zea hola. 'Ta horrea torri 'ta azpikaldi hortan neska hartu 'ta auroxki hasi jitzen hor!
Pixkat goixio jon bazen, honea torri 'ro in balu 'ro bai biño...
-Biño izautu 're ez zun ingo berbada tokiya 're
-Ee, izautuko zun.
-Apurua bazun harrek ordun!
-Apurua bai erra harrek!
-Apurua, apurua izaten zittuzten.
Hala 'ta hortxe jon zen. 'Ta prankotan hola tokatu 'zandu ga arratsin. Beste batin bi anaiyak jonta 're in genun holaxe, kotxia ate genun.
'Ta zea gaiñea, kotxe haundiya. Merzedesa 'ro, kotxe haundi bat eta ordun gehiyo kosta ziun. Bai, biño ate genun.
Ordun zea zen, kuneta beti ura zamala zamala aska ikarriya iña. 'Ta geo san geniyon kamionerui 'ta. 'Ta sobrestantiri 're bai 'ta.
"Zerbaitte goiya lehertua zalaiyin beitti 'ta ezin al dittek bete pixka 't".
"Bai, nik hitzeingo 't, hitzeingo 't" Sobrestantik eta jesus!
Belaxe bete zuten hormioiyaki, hormioiya bota zuten. 'Ta oan tamaiña errin do alkantailla (?). Bestela zelaiya lehertuko zen beitti.
Han 'ta hortxe 'ta holaxe dembo haitan!
-Pilla errai launtzen aitzen ziñazten!
-Bai. Hortxen ibiltzen giñan 'ta.
Geo haik 'e beimpin, jende zurra izaten da holakuoi gaiñea askotan. Hoik jende zurra.
-Kontuk ongi ateriak Erramun!
-Bai, beste mixeable batek igual mango 'izu hamar durokua 'ta zerbaitte. Biño hoik ezta eskerrik asko. Ez yogu diroik eskatu, ezta eskatuko 're!
-Biño...
-Eskatuko 're, biño ...