Bizikleta: garraio eta afizio

Primary tabs

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:37:40 - 0:41:00 (3' 20'')
Laburpena Rufinok lan asko egiten zuen, baina bizikleta karreretan ateratzeko astia hartzen zuen. Behin, xanistebanetako karrera irabazi zuen. Beste behin, Mitxelenak bost minutuko bentaja eman zuen, eta hala ere, denak harrapatu, eskapo egin eta irabazi egin zuela kontatzen du. Garai hartan denak bizikletan joaten ziren lanera. Bidean, neskak zirikatzeko beta hartzen zuten. HIKA.

Transkribapena

- Etxebeste 're bai.
- Zeiñ anai zin? Kampotik karri zittuztenak haik? 'Ta Mitxelenak ordun in zun bos minutu bentaja man. Pako Mitxelenak minutu... bos minutu bentaja man bestiri...
Eta, zeiñ kristo anai zin karri zittuztenak launtzeko... Kampun biltzen zinak elkarrekin 'ta. Mitxelenak bos minutu kendu 'ta Iurritan harrapatu zula. 'Ta Mitxelena, tak, geldittu zen be onduan 'ta. Launak giñan Mitxelena 'ta gu, 'ta Mitxelenak nei:
"Jarriy hai atzin, nik martxa 'it aurrea." "sei zak, sei zak!" Harrek seittun harrapatu du bos minutu manta, harrapatu denak eta...
- Béak eskapo in geo!
- Béak eskapo in. Nei esan zin: "segi zak!" Eta bai, aiba dio! Aurreko eunetik pikotxa 'ta palin txiki arraiyo iña! Erra entrenamentua itten genun guk! Joe!
- Entrenatu 'ta lanea!
- Buelta Frantziko pelotoiya miño haundiyuo in Errentira!
- Bizikletan? Joe, hoi pilla joten zin!
- Hoi pilla joten zin!
- Gu erori izandu giñala betzi! Matxaiñeneku hortan! Kauen... Ordun 'e izaten zela...
- Bai, halako biria 're.
- Biria? Bizkarretik helduta elkarrei. Elkarrei heldu 'ta denak jarriyak giñan 'ta bat trabatu 'ta tr...! Denak lurrea jota! Pedala hautsi nei! (...)Nula! (...) Ui! Joe! Ordun zin kontukin! Kubiertak hautsitzen baldin bazen, entreatu in ber 'ta... Kubierta 'ta kamara berriya jartzeko.
Zaarrak entreatu! Ni ibilli izandu nitzan...
- 'Ta geo berriyak errealo?
- Ni ibilli izandu nitzala kubiertan barrena, kortxua jarrita. Kortxukin barrena jarrita.
Hogeita hamairu kortxo uste 'ut sartzen zila. Joe! ebiya itten zunin, kortxua beratzen zen ta ordun ongi, biño gortzen zen demboan, mekauenlaputa, ipurdiko errak bai miñ erra! Kortxua gortzen zenin, ta ta ta ta! Joe! Gorriyak ikusi dittugu guk 'e! Jo!
- Bai, 'ta geo kubierta atetzen baziyon, bollua, beste zea bat kapa loixio bat jarri barrendik petakua. Jo ibilli in ber da hola, e!
- Kamarak entreatzeko eun batin bi kamara elkarri lotuta hola jarriyak, lazua inta. 'Ta baguz Errenteira lanea 'ta. Nunguk zin kargaderoko atzi hortan bi ahizpa 'ro moja zeatu zinak. Bi neska. 'Ta Xegundo Xixtiyo, Benantxo Torrekua 'ta hiru 'ro bagiñala 'ta kamara hartu
bi launek eta bat neskan ayekatik hartu 'ta bestia beste ayekatik 'ta bi neskak kamarakin hartu aurrian 'ta utzi in ber kamara azkenin! 'Ta utzi 'ta haik kargaderoko gaiñea bota kamarak gui. 'Ta geo kamarak billa, berriz 'e atzetik iyo, kargaderua itxiya atzetik eta. Joe! Alukeiya!
- Bixkarrondokuk.
- Bixkarrondokuk bai.
- Kargaderua... Kargaderua ez dakit hala deitzen yoten... Kargaderua zea da... Nola Gabierrota? Diputaziyun zea? Hoi da kargaderua.
- Horrea, hor 'ta horrea bota neskak, han gaiñin bizi zinak baizin neskak.