Trenbidea

Primary tabs

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:41:00 - 0:42:00 (1' 00'')
Laburpena Garai batean Zorrolako trena zena eta gero Karrikako harrobitik jaisten ziren bagoiak Olalde ondotik pasatzen ziren. Rufinoren arrebari trenak behatzak moztu zizkion.

Transkribapena

- Han gaiñin bizi zinak baizin neskak!
- Zuek toritzen hasi hairi, biño azkenin beák toritu!
- Haik hauek toriatu!
- Harrobi hontatik eamaten zuten hara mateila. Trenabidetik... Trenabidia zen e, bagoiakin. Zea, hortik, zea... Kargadorea.
- Ui! Gue itxi(...) beko itxian ondotikan. Horko trenak moztu zizkala ne arrebai bihatzak!
- Bihatzak ez, puntta, ez?
- Beno, jo 'ta moztuak zittun bi 'ro hiru! Bi 'ro hiru moztuak zittun. Trenak itxe ataiyan azpiyan han zea 'ta ume kozkorrak jostatzen 'o 'ta. Gerritik harrapatu bazun, igual ingo ziyon.
- Bai, e?
- Trenak eskua harrapatu!
- Ez sumatu trena? 'O ttikiya izaki igual!
- Hua ttikiya!
- 'Ta ondo ondotik pasatzen zen, Olalden ondo ondotik?
- Bai. Txatarra 'ta... Han do txatarreiya zea oaiñ 'ta Olalden biyen tartetik.
- Baratzan ayekatikan.
- Berez hiru metro itxian kantoira. Ez da izango.
- Gutxiyo! Atzeko atia guk esaten geniyona bertan, kontratikan.