Dantza

Bilerak

Dantzaldiak

Transkribapena

-Ordun dantza gutxi iñak zazte zuek biyek?
-Alkarrekin batez. Beno, ezkon. Ez, ordun ez giñun soiñoikan ez. Noizpaitte in giñun.
-E?
-Noizpaitte. A! Mari Pilarren bodakun, 'o ez dakit ba Mertxenian, Joxe Mainian. Zea dantza in giñula.
-Odun in zenuten?
-Beno baltsian hara 'ta hona, ez baitzekin bate honek. 'Ta haimbeste senide 'ta iñorre ibiltzen zenik ez.
-Hara! Ez dia ordun dantzazalik!
-Ez, gue seniritan ez.
-Larrazalkuk ez zian ibiltzen.
-Ez zin ibiltzen.
-Hok 'e paraji hartan bizitzen zian 'da.
-Seniritan iñorrez.
-Eta han ingurun zea, Aizaiñen billera izaten zen?
-Bai. Aizaiñen bai.
-'Ta joten ziñazten zuek?
-Gu billera joten bagiñen 'e dantzan ez giñen izango.
-Gu ez, ni ez.
-Bai, izaten zen gue gazte dembuan Aizaiñen zea.
-'Ta faten al ziñaten billera?
-Joxe Miel difuntun 'ta aittak jotzen zun filarmonika 'o zea jotzen zun.
-Zeiñen aittak? Zeiñen aittak?
-E?
-Zeiñen aittak?
-Joxe Mielen aittak.
-A! Joxe Miel.
-Difuntua. Hua aitzen zen
-Eta han gehiyo ingurun?
-Bai jendia Sauerrekatik eta denetik joten zen, jendia joten zen Aizeaiñea, jendia juntatzen zen.
-'Ta zuek iñorrez Larrazaltik?
-Ni dantzan. Bai, batzuk dantzan ibiltzen zien Ailuxetako 'ta zeak 'ta hoik dantzan ibiltzen zien.
-Ailuxeitakuk dantzarik zian, jolin!
Mantxo 'ta Asuntzion 'ta. Bai... Le gustaba. 'Ta gui 're bai. Ni akordatzen naz Santiyutan, Oiyartzunen, o Aranoko fiestetan nere aita dantzatu zela bederatzi seme-alabakin.
-A bitu!
-'Ta harren anaiya zen, ne atautsiy hoi 'ta hura 're bai. Biño nola aizu! 'Ta hurrengo oktubrian hortako.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:25:20 - 0:27:33 (2' 13'')
Laburpena Larrazabaltarrak ez ziren dantzazaleak. Gregoriren familia bai, ordea. Aizegaineko bilera. Filarmonika.

Festak

Transkribapena

Nor Sagarzazu Oiarzabal, Nikolas. "Ankamotxenekoa"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-132
Pasartea 0:22:22 - 0:23:02 (0' 40'')
Laburpena Oiartzunen festetan dantzan ezin zuten balsean ibili. Neskak "Hijas de Maria" eta mutilak "Luistarrak". Elkarrekin dantzan ikusten bazituzten zerrendatik kentzen zituzten.

Dena pekatu

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:15:48 - 0:18:21 (2' 33'')
Laburpena Behin ere ez omen dute pekaturik egin. Dantza asko gustatzen zitzaien, baina sekula ez mutilekin. Nación Católicakoak zirenez, pekatua izateaz gain zaindariak izaten ziren eta kongregaziotik bota zitzaketen. Gazteenaren garairako aldatu egin zen.

Dantzazaleak

Transkribapena

-Nere aita 'ta bere anaiya.
-Hoik
-Eta gu betzi seme-alaba eta beriak beste Almandoztarrak giñan gu 'ta dantzariyak harrenak 'e denak. Ze korro plazan in genun, nunca se me olvidará.
-Erki gozatu zenun zuk ordun!
-Oi! Guk bai, gu soiñua hasi ordu dantzan ibiltzen giñan, hasten giñan. Gustatu itten.
-Bai.
-(...) aski bai.
-'Ta ze dantzak itten zin ordun?
-Sueltua, zea hoi. Dembateko hola, zea hoi hara 'ta hona. Geo zea hoi 'ta bueltaka 'ta geo korrun. Lengo dantza hoi. Bai.
-'Ta soiñua jotzen zun norbaittek?
-Soiñua. Fiestatan eamaten zittuen soiñu jotzailliak. Zeara fiestata. 'Ta jaiyetan, berriz, mutil soltero bat zen 'ta harrek jotzen zun.
'Ta zea zen trankil-trankilla 'ta zea klaro, gu hura fan zai dantzan hasteko 'ta nei izeba baratzan ai zen hura faki. 'Ta san: "Oandik hemen al za? Gazte guziyak zui beira han eongo dia dantzan hasteko 'ta! Oi zoaz gizona, zoaz!"
Gu jotia gustatzen ziyon holakua baitzen.
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:28:10 - 0:29:30 (1' 20'')
Laburpena Gregoriren familia oso dantzazalea zen. Ez da inoiz ahaztuko familia guztiak plazan dantzatu zuen aldi hartaz. Garai hartan sueltoa dantzatzen zen: "lehengo dantza hori".

Iturriozko jaiak; haiek bai festak

Transkribapena

- Bai, bai, bai. Garmenditarrak zin hor, senide pilla gaitza. Haik oso famosuk zin hemengo fiestak eta itten.
- Bai, jolin!
- Dantza 'ro ez zuten itten?
- Eta dantzariyak eta zin.
- Dantza 'ta dena itten zuten.
- Artixta gaitzak zin.
- 'Ta zuek gotzen al zazte titiriterukin? Titiriteruk tortzen zinak...
- Bai, 'ta ateratzen giñanin zea denak alkiyak hartuta ikustea, bai.
- Klaro, hoixe baietz.
- Gotze al zazte? Zuberun aurrin.
- Zean...
- Desiatzen tortzeko titiriteruk.
- Soruan. Etxetikan alkiya hartu 'ta ikustea.
- Eaman berko, bestela!
- Bi sos 'o etzekiñet ze patuko genun 'ta...
- Hoi bai ez dakitela patzen genun 'o... patze al genun ba?
- Klaro!
- San Inaziotako zea 're...
- A, martxa famosu hura...
- Desfilia.
- Desfilia. 'Ta ongi (itte 'unen hua) e! Politt askua! San Inazio eunin.
- Oiyartzun guziyan bueltaka.
- 'Ta be maindire zuiyakin.
- Soldau jantziya.
- Ben ezpatak 'ta zea guziyakin.
- Bai oso politta yunen. Miño bes? Hoi ya... pues galdu in ttun gauza hoiek.
- Bai dena.
- Oaiñ... lana izugarriya din horrek e! Hoi dena oaiñ... hasi ñai hoi dena prestatzen!
- Hombre! Nahi izanez kio Domi, ez dun zailla 're, lo que pasa que lana in ber da.
- Bai, in ber dun organizatu. Miño ni gotzen naz festa haik preparatzeko urte guziyan sateko...
- Bakin ze ber dun hor? Jendia. "Ateko al yaz hi desfilin?",
"Bale, ateko nan" miño maindire zar bat hartu hola jarrita.
- Miño hortazkio in ber dun, ya sei hilabete aurrez hasi ber dun prestatzen.
- Bai, hoi bai. Hombre!
- Hoi organizatzeko izaugarrizko lan pilla itten geniñen.
- Bai, hoi bai.
- Dudik gabe gaiñea.
- Bai, hoi hala dun, hoi hala dun... miño hua politta yunen. Bueno, nik e'tzakiñet oaiñ izango luken azeptaziyua miño guri behiñinpin desiatzen... desfili hua etortzeko desiatzen eoten gattunen. Leno, leno...
- Bai leno bai.
- San Inaziyuk.
- Miño oaiñ, etzakiñet...
- Geo antzerkiya 're bai, izaten yunen 'ta geo gotzen nan...
- Hemen, saten geni... hemen itten geniñen. Bueno, itten geniñen... Karmele Santxokuk 'ta hemen itten ziten antzerkiya, zea hontan. Ordun hau zea yunen; garajik.
- Bajo batzuk.
- 'Ta hemen itten zitenen. Ze antzerkiyak itten zittuzten.
- Antton eta Anttonin zea hua 're, antzerki politta askiya:
Inazio Garaño 'ta Karmele. Karmele Anttoni 'ta zea; Antton. Politt askiya! Eske aldatu in dun dena.
- Dena!
- La modernidad.
- Bai, modernidad 'o. Eske leno fiesta...
- Badakin ze gertatzen zen?
- Astebukaeretan ez zela ia deuse, 'ta oaiñ...
- 'Ta iñoa joteko posibilidadikan ez. 'Ta ordun auzoko fiestak noiz etorriko zai. Oaiñ kotxikin eozein lekuta joten ttun 'ta ordun...
- Hoi hala dun bai.
- Ez dun auzoko festan berrikan.
- Leno udara bakarra fiesta 'ta oaiñ beti fiesta. Astebukaerero bado...
- 'Ta errextasuna nahi den lekura joteko.
- Baita 're.
- Fiestak 'e nik uste ñet pixkan-pixkan galdutzen ai dila. Galtzen ai dila fiestak e.
- Beste bizimodu desberdiña hartu dugulako 're bai.
- Nik sate 'utena: kotxia hartu 'ta Errenteira 'o Donostira 'ro zea. Tabernetan sartu han zakaten...
- Han dakatela.
- Entonces fiestak pasan, pasan.
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:21:40 - 0:24:35 (2' 55'')
Laburpena Garmenditarrak dantzan ateratzen ziren santiyoetan. Titiriteroak ikustera joaten ziren etxetik aulkia hartuta. San Inaziotako desfilea, Oiartzun guztian bueltaka. Antzerkia. Lehen ez zegoen hainbeste aukera eta auzoko festen zain egoten ziren. Aldaketa. Hika.

Bilerak nonahi

Transkribapena

- Prailetarra? Bai.
- Prailetarra, bai.
- Frailena bai, Frailenak. Han zen billera, han itten zen.
- Harren itxian.
- Han ittten zen, e? A, ez nun aittua!
- Harren itxian. Harren itxian billera itten zen 'ta pasatzen genun una gozada! Biño bakizu ze...
- 'Ta zeiñek jotzen zun soiñua 'ro han?
- Txikierdikin... Bi zea, anai tortzen zin Txikierdira jotzea 'ta tarteka hara joten zian haik.
- A!
- Hara asko zea joten zen, zuk hura akaso izautuko zenun, Bertzalleskua. Restaurantia do oan.
- Baita 're.
- Bertzallesen restaurantia bakizu non den?
- Bai.
- Hango nauziya joten zen askotan. Hua soinu-jotzaillia zen.
- Bai, bai. 'Ta han kriston juerga izaten genun, 'ta klaro hara jon 'ta dantzan ibiltzen ziñan 'ta alpargata guziyak muturretik seittun hondatzen zenittun 'ta ordun amak saten zun:
- Handikan illundu biño len ate ber zen, e!
- A bai!
- Karo.
- Dudik ez jarri.
- Hamarretako ailletzeko...
- ' Ta "ez, ez, hamabost egun aiyeka batin baldin battuzu, kambiatu 'ta beste hamabost eunin!" 'Ta jo, bihatzak airin genittula Frailenea! Importa ziun ba gui! Alpargata hautsiyakin 'o berriyakin jon.
- Jon ezkio...
- 'Ta gustoa gaiña.
- Joe...
- Gustoa, bai, bai. Guk hoi denak in 'ttugu.
- 'Ta noiz arte izandu 'te zen han Prailenin zea, billera? Noiz arte itten 'te zen...
- Dembo pranko in zuten! Geo nik ez dakit nola geldittu zen hua! Dembo pranko in zen han. Bi urte 'ta gehiyo.
- Bi urte behintzat bai.
- Bai, bai, bai. Bai, bai. Geo ez dakit nola geldittu zen.
- Geo beste batin 'e bai. Lendabizikua han dola, hemen bada Usasko, Listorreta 'ta bakizu non dozten?
- Bai.
- Listorreta! Ba hor Usasko baserriya. Han do oandikan 'e hua, lorez betia 'ta do. Han 'e jotzen zuten soiñua (debezenkuando hura). Oan ez dakit iñorre bizi den, biño itxia ondo jarriya do
kampotikan hua. Oan ez dakit iñorre bizi den, ez dakit. Leno bai, leno Usaskon famili haundiya bizi zin. 'Ta ordun soiñua jotzen zuten hola, "bihar 'o etzi 'ro joko 'yeu berriz" 'ta segi. 'Ta jendia enteatzen zen.
- Bai, oaingo mobilla 'ta zeik gabe!
- Bai, bai, bai! Ez zen mobillik ordun!
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:56:20 - 0:58:10 (1' 50'')
Laburpena Frailenean bilera egiten zen. Alpargatak ederki urratzen zituzten dantzan. Unzaskon ere jotzen zuten soinua, Listorreta inguruan. Garai hartan ez zeuden orain bezalako aurrerapenak, baina jendea enteratzen zen dantza non izaten zen.

Bilerak non-nahi: "ai, gue denbuk!"

Transkribapena

- 'Ta Txikierdin 'e bai 'ta. Geo Gurutzen... Duda itte 'ut, ez dakit itten zen, igual han 'e ingo zen. Kate aldetik jendia tortzen baizen. Han bertan itten zen billera. Katian.
- Bai, hanguk izandu dute joera honea 'ta guk 'e bai hara.
- Bai, bai. Irundarrakin bai.
- Hoi topo... Trambia horrekin bi ayeketa 're kombinaziyua do. Donostira 'ta bestetik Hendaira.
- Bai, topukin erki.
- Bai.
- Kontu pilla erra, Juakin!
- Bai, ordun soiñua, bu! Nun-nahi soiñua! Han 'o hemen, 'o hor, 'o... Puf! Azaiñen 'e itten zen! Azaiñen 'e! Soiñua.
- Gotzen za?
- Bai. Zu ez al za gotzen?
- Aittua itten zela, biño bueno.
- Bai, bai. Azaiñen 'e itten zen. Azaiñe.
-'Ta zeiñek jo 'ro itten 'te zun? Bertako norbattek? 'O...
- Bai, bertakua bai. Bertakua. Geo galdu zen... Asko, asko galdu 'iya holako billerak eta. Asko. Biño gu gaztiak giñan demboan, urti haitan, Azaiñen 'e bertako semia aitzen zen.
- 'Ta dena oiñez, Juakin!
- Bai, bai. Azaiñea jon in ber da, e!
- Bai.
- Han ez da, zea kotxin serbiziyoik! Han ttapa ttapa ttapa ttapa segi. Bai.
- 'Ta geo torri berriz?
- Bai. Jon, jotia bakarra ez!
- Bueno, geo aitzaki politta, neskai launtzeko etxea 'ta!
- Bai, hoixe. Pasaizo politta, paseo politta.
- Batzuk ez zuten nahiko, biño beste batzuk bai!
- Hoixe. Hoixe.
- Zuk Juansene... Juanseneiño jon berko zenun ba?
- Juansendo.
- Juasendora jon berko zenun andriai launtzea?
- Bai. Ugaldetxoa.
- Ugaldetxoa.
- Ugaldetxoa. Beno, Ualdetxo, Ualdetxo bertan ez, biño bai, aldian. Ualdetxotik aldian.
- 'Ta ze joten ziñazten, Altzibertikan, Altziberko billeratikan joten ziñazten?
- Bai.
- 'Ta berriz buelta Uartea?
- Uartea.
- Zuk bertan zenun, biño, harrei laundu in ber!
- Harrei launtzeko jon in ber. Haik bi ahizpa haik tortzen zin, hirugarrena bazen, bazuten... Hiru 'ro behintzat. Ai, ai, ai...! Gue dembo haik!
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:43:50 - 0:47:10 (3' 20'')
Laburpena Gurutzen ere bilera izaten zela dauka gogoan. Katea aiekatik etortzen zen jendea. Azainen ere izaten zen soinua. Bileretara oinez joaten ziren. Neskei laguntzeko aprobetxatzen zuten. Ttapa-ttapa segi! Berak Juansendokoa zuen emaztea. Ai ai, gue denbuk!

Transkribapena

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-062
Pasartea 0:43:00 - 0:43:50 (0' 50'')
Laburpena Pikoketak bazuen fama. Xanistebanak urteko jaiak ziren. Behin edo behin ailegatuko ziren.

Inguruko bilerak

Transkribapena

- Hor zeara joten zen asko, Loiyola! Zeaku horta. Kauen! Soldauxkan kuartela dena nola da? Han. Nola du izena barriyu harrek?
- Loiyola, ez?
- Bai. Loiyola, Loiyola.
- Han zer... Hara joten zen jendia igandetan?
- Bai, hola... Behiñ, batzutan 'ta... Jaiyero ez, biño hola behiñ 'o behiñ. (Fronteran) hartu topo 'ta hara jetxi 'ta bueltako ... handik, kombinaziyo ona zen hura.
- Hoi zuek 'e bai? Zuen erarin? Zuen garaiyan?
- Bai, bai. Bai, bai. Jendia Oiyartzunen sartu 'ta Loiyolan jetxi.
- Erki.
- Erki. 'Ta geo tortzeko, han iyo 'ta hemen jetxi. Tira. Biño han billera 're erki itten zen, e! Geo Loiyola... Soldauxka, soldao han kuartela zen, 'ta hortik jende berriya joten zen.
- Soldauk jongo zin.
- Bai, soldaduk 'e joten zin.
- 'Ta soldao izan arren, paisano jantzitzen zinak, joten zinak 'e bazin, biño behiñ 'o behiñ harrapatzen bazuten... Je...! Erne! Erne! 'Ta hola.
- A! Ba Loiyolakua ez nun aittua. Loiyola joten ziñaztenik ez nun aittua.
- Ez, e?
- Ez.
- Han, hara billera 're jende asko joten zen. Asko, asko.
- Ordun jongo ziñazten Arraura oiñez, eta topua hartu.
- Han topua hartu. 'Ta han topun jetxi.
- Erki!
- Bai.
- Uain 'e bada.
- 'Ta Iru... Irunea 're bai. Irunen 'e itten zen, zea, billera. Biño Irunen, kalin (beste ez e! handik pixkat apartexio. Han, hara 're jende asko joten zen.
- Extebenin 'ta hoitan?
- Bai.
- Han 'e, hara 're jende asko joten zen.
- Sana ziten bai, Extebenin itten zela, 'ta beste nombatte san ziten, biño ez naz gotzen non.
- Ya. Hara 're jende asko joten zen. Bai. Hoi 'ta Loiyola, biyek direziyo banatan. Bai. 'Ta Altziberren, 'ta Txikierdin 'ta gaiñekun...
- Pikoketakuk 'ta gotzen za zu? Pikoketan 'e itten 'men zen, 'o...
- Pikoketan 'e bai? Puldamentu haundiyik...
Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:40:15 - 0:43:00 (2' 45'')
Laburpena Loiolara askotan joaten ziren, topoan. Han ere bilera izaten zen. Soldaduak ere joaten ziren. Irunen ere egiten zen bilera.