Matxismoa

Emakumeen egoera; gaur egungo egoera...

Neskak eta mutilak desberdin

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:06:14 - 0:08:23 (2' 09'')
Laburpena Ez dute neska eta mutilen artean desberdintasun handirik ikusten beren inguruan. Baina, baserri inguruan gehiago. Morroia zuten etxean eta aitaren ondoan jaten zuen, aitak jaten zuen berdina.

Neskak goizago etxera

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:10:19 - 0:13:27 (3' 08'')
Laburpena Desberdintasunak mutilen eta nesken artean. Baina, beraiek ez dute bizi. Neskak bakarrik ilunpetan ibiltzeko beldurrez ibiltzen ziren. Mutilak etxeraino laguntzen zieten, baina ahizpak batera bueltatzen ziren.

Mutilak desberdin tratatu

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:08:23 - 0:09:29 (1' 06'')
Laburpena Lagun mutil asko zituzten, baina ez zuten horrelako diferentziarik sumatu. Baina, gogoratzen dute tabernara ez zirela sartzen.

Senarraren mende

Transkribapena

- Zato ttikiyakin joten zen.
- Bai.
- Harren bazterrin...
- Beste 'at litroko zatukin 'ta lanian earki, 'ta hua, berriz, hola ttiki ttikiyakin.
- Harren bazterrin...
- Hiri pasia hondatu 'o zartu 'ro bakizu, hoik 'e ez dia betiko izaten 'ta eostea andria! Andriak eskojittu. Gizonak ez.
- Ordun han andriak aintzen zun.
- Andriak... Gizona lanea 'ta andriak eskojittu.
- Andriak (...)
- Gizonak ber laneko 'ta andriak elejittu.
- Aindu 're in ber da batzutan!
- Hombre, karo!
- Hombre! Zer beti hori utzi? Ezta pentsatu 're!
- Malo!
- Eso es el cuento de antes. No, no. Ni kambiatu nitzan aspaldi.
- Bai, bestela...
- Hombre! Zer, bestela... Kukurruku auro jotze 'ute hok! No, no.
- Biño iakutsi ingo zizuten gizonai kaso in ber zela, ez? 'O ez?
- Nei eakutsi ziaten ezkontzea jon nitzan demboan, nei burutik betti zatarra 'ta hori batez. Nik san nun: "Ze pasatzen da ai da hemen? Gu zer gea orduan, txotxolan batzuk 'o zer?
Guri zatarra jarri 'ta hoiri deus zeik ez?" 'Ta geo gizonaiy obeittu ber zaiyola 'ta ez dakit zer in ber zaiyo 'ta 'ta... istoriyu hoik. Ne artin "a bai? Akaso zembat dembo arte ingo ziot, 'ta handik aurrea pensatuko 'it!". Oaiñ, oaiñ aspaldiko urtitan hoi pasatzen da.
- Karo.
- Nik nahi 'utenin obeittu 'ta nahi ez dutenin ez.
- Hombre.
- Hor kompon!
- Bestela, beti bat aintzen.
- Hoi ba, hoi saten zattut ba!
- Txandaka.
- Biño garaiy batin zembat emakume biizittu da gizonan mendin? Aizu, zembat emakume! Pilla bat. Eta guarko eunin 'e bai oaindikan, e? Gaurko eunin 'e bai. Biño neria jon zen! Bai, bai. Fuera fuera! Hala!
Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-065
Pasartea 0:44:00 - 0:45:50 (1' 50'')
Laburpena Baziren emaztearen mende bizi ziren gizonak, baina normalean alderantziz izaten zen. Inaxik dio gizonari obeditu egin behar zaiola erakutsi ziotela, baina bera ez zegoen ados horrekin.

Emakumearen independentzia ekonomikoa

Transkribapena

-Ez dakit noiz hasiko zen, igual zue garaiyan hasiko zen jendia, emakumik pelukira joten 'ta? 'O pixka 't lentxiotik?
-Lenoztikan hasiya izango zen e!
Biño hombre etzen, atzen aldea, atzen aldea, em... etortzen. Biñon eske bakizu zer zen ordun? Fabrikak, hemen Beta 'ta Errentiyan hombeste fabrika 'ta bizikletan jendia joten zen
Eta gue pelukeiyan aurrin, petrillan aurrin, bizikletak eoten zin mo... zea pillan, lanetik aterata pelukeira tortzen zienak e.
- Osake asko joten zin.
- Bai bai bai. Pelukeiyan ordun asko hasi zen jendia pelukeira.
- Iual e... emakumiak itxetik kanpo lanin hasi zinin hasi zen iual arreglatzen.
- 'O ezkondu, ezkondu biño lenoztikan nobiyuak ziala 'ta e e... arreglatzen pelukeira lanetikan aterata. Ba goatzen naz pelukeiko 'o lanteiko, zea esto, batak eta gauzakin nola tortzen zin ta uzten zittuzten sillan ta e... zea lanai
Geo Errentitikan 'e jendia tortzen zen e. Hemen nik Ugaldetxon urti haitan lana oso ondo in zen, oso ondo. 'Ta nombatte gustoa itten niyoten, porke Errentitikan 'e jende asko tortzen zen
Eta Gurutze 'ta Karrika 'ta. Nik uan, nik uan bertan jubilatu nazenin Karrikako jendia 'ta Ergoingo jendia 'ta. Bai bai bai bai.
-Jende berriya izautu 're bai.
-Bai, bai. Eta oso ondo eaman denakin e.
Sagar dembua zenin sagarra karri 'ta mizpira dembuk 'e mizpira kartzen tziten 'ta oso hartu emana oso ona.
-'Ta denak emakumik, ez? Gizasemiri etziñen aittu.
-Ez e... bazin e... eztut esango eztutela in gizonai lana
Etorri 'ta ez esatetikan ezetz, bueno pues... Uan emakumin jendia zonin ez e. Etzin gustatzen gizona sartzia emakumikin. Eztakit zertik.
- Karo eske, len ohit... uan badia mixtuk biño ordun dena...
Ez ez ez. Eta ordun em... bazin "oye pues córtame el pelo, y por qué no me vas a cortar el pelo" 'ta bueno bueno. Biñon beti gizonan...
Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-054
Pasartea 0:54:50 - 0:57:00 (2' 10'')
Laburpena Emakumea lanean hasi zenean, ile-apaindegira gehiago joaten hasi zen. Bere bezeroak Oiartzun guztikoak ziren, eta baita kanpokoak ere.

Bestek egindako ezkontzak

Transkribapena

- 'Ta len izaten al zen, Arroxa, zea... e... igual zuk mutil batekin ate nahi 'o... bueno, oain ate saten da miño... nobiyo bat in nahi, 'ta zea, gurasuk beste bat nahi...
- Bai, jesus! Leno bestek intako ezkontza ikaarri izaten zen, ikaarri, jesus! Zenbat! 'O hor baserri on bateko mutilla izaki 'ta bestik 'ta... gurasuk in ezkontza. Holakuak? Kantidadia! Nobiazko miño geyo, bestek intako ezkontzak, izaten zen leno.
- Gorra izango ze hoi e?
- Bai, miño... geo, gaur bezela, nik saten... dibortziyua... klaro, denbatin 'e gaur bezela izan bazen: emakumik irabazten 'ta... izango zen dibortziyua.
Miño ordun zapetekua man bazizun 'ta, iñoa ezin ziñan jon 'ta ahí tienes que aguantar porke gurasun itxea joteko 're han ezerre ez zon, anai baten etxea joteko 're... eta ahí tenias que aguantar. 'Ta gaur zengatik da diburtziyua?
Emakumik irabaziya dulako eta esaten du: "Hor kompon! Ni neriakin biziko nak". Bai, hola da. Hola da.
- Kanbiyu hoi izandu da.
- Kanbiyu hori. Hoi izugirriya. Hori hola da.
- Lehen tokatzen zena.
- Tokatzen zena, bai. Nik 'e, Erremintatxoko... bueno zuk e'ttuzu ezautuko zea haik,
aspaldi hillak dia. Atsua yunen, zea, pizpurriña hutsa. Hiru anai... lau anai zin noski eta nei asko seitzen batek eta, gu famili haundiya izandu ga beti, eta "miño horrekin ezkontzen baa umia besteik etzula izango 'ta" gue attak hoi aittu, ez zun nahi:
"Eyanela mutill horrekin ibili, atso txarra hoi... bazterrin pasa 'ta 're ez din ayoik esaten". Saten zun. 'Ta ne baitan: "Bai...". Istoiak zaten dia 'ta!
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:17:00 - 0:19:10 (2' 10'')
Laburpena Lehen, bestek egindako ezkontzak asko izaten ziren. Ezkondu eta harreman okerra bazen ere emakumeak jasan egin behar zuen, senarraren mende bizi baitzen. Emakumea kanpoan lanean hasi zenean aldatu zen egoera. Hika.

Neskak eta mutilak, bananduta

Transkribapena

- U...! Galdera, galdera pilla erra bai! Zea, e... Gaiñekun, nexka 'ta muttikuk, bueno, zuk bate ibiltzen zenittun, biño...
- Bai, banun baimena inspektorana. Zergatik nik estudiatu nun tokiyan, hangua zen 'ta inspektora hoi y de ahi, le conocía y me dio permiso "sé tu formación y te voy a dejar". Biño ordun delitua zen neskak eta mutillak elkarrekin... Ongi separatuk 'ta... Negun torri izandu zin nei
alguna denuncia tendría zertikan kargatua eoten zen hasta decir basta! 'ta lanin ai nitzala ya ne ondoaiño torriya hua, me quede. 'Ta ya me di cuenta nena bakarra torri zen, oseake aquello ya sé yo que fue una... Un soplo soplo. No, no, no, no.
- Bestela iñorrek, bestela 're tortzen zin, inspektorik eta?
- Bai. Urtian behingua seuru! Inspetoria tortzen zen! Ez zuten galdera haundiik itten, istoi 'ta abar, biño pixkat hola zeatu 'ta... No. Biño urtian behin jenealin bixita izaten genun guk inspektorina, e!
- 'Ta zuk separatuk eukitzen zenittun?
- Ahal genun zeatuna, ahal genuna zertik tokiya 're gehiyegi ez zen. Nahiko juntatuk! Zergatik dotriña 're eakutsi in ber 'zaten genun kumuniyo...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:52:00 - 0:53:15 (1' 15'')
Laburpena Ikuskatzailearen baimena zuen Luisak neska eta mutikoei eskolak emateko, baina orduan ezin ziren nahastu. Batera edukitzen zituen, baina ahal zen bezala bananduta.