1936-1939: Gerra zibila

Egoera politikoa. Gerra. Batailoiak. Frentea. Milizianoak eta gudariak. Gerra sasoiko kantak. Bonbardaketak. Herritik ihesa. Refugioak.

Gerran egindako umiliazioak.

Transkribapena

Nor Arruabarrena Ansa, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-097
Pasartea 1:02:01 - 1:03:34 (1' 33'')
Laburpena Erretxikiko neskei ilea moztu zieten eta bandera Espainiarra buruan jarrita plazara eraman zituzten denen aurrera. Orduan ixilik egon beharra zegoen.

Gerran eramanak

Transkribapena

-'Ta aittak, nola jakitten zenuten aitta noa eamana zuten eta harren?
-Burdeosen eondu zen dembo guziyan.
-E?
-Burdeosen eondu zen dembo guziyan.
Burdeos. Kartzelan. Han in zun Burdeosen.
-Biño hemen, San Kristobalen komunikaziyua bazenuten?
-A! San Kristobalen? Ez genun komunikaziyoik izaten. Ni ez naz akortzen.
Ez naz akortzen. Hoik komunikaziyua izaten zutenikan 'e. Zertik gue aitta han zon. Gue goiko, len san zaittutena Genaro, Paulen 'da osaba, eaman zuten. Paulen aitta 're eraman zuten.
'Ta bueno, Oiyartzunen jende pilla gaitza eraman zuten. Palaziyoko bi mutilzarrak eraman zittuzten. (...) Sakristaua. Zembat Olloki zarra. Zembat jende!
-'Ta Exkerrenekuk 'e bai, ez?
-Exkerreneku hoi hill in zen. Hill in zuten. 'Ta ez daite oandikan. Zeakua 're hil zuten, zuk ez zu kusi? Oan gueb bat 'o atetzea dijuzte.
Gue Mikel ai da prepatzen, mutikua. Hor 'e jartze 'u. Zeakua 're hil zuten, Leonzio Arizmendi. Exkerrenekua. Zeakua, Etxetxikitik bi, bi anai. Eta Xabalekua.
-Pilla erra.
-'Ta geo beste bi gazte, bat hamazazpi-hemezortzi urtekua. Arangurengua, Arangurengua 're aittan billa jon zin 'ta aitta itxian ez zelako semia hartu 'ta semia hil. 'Ta ba! Holako desastre gaitza! Desastre gaitza!
-Geo biktimas del terrorismo oan reibindikatzen dute oandikan 'e. Guk ixil-xilikan eon ber. Biktimas del terrorismo, bai izandu giñan gu 're bai biktimas del terrorismo 'ta hoi ez dute kondenatzen. Bestiri san kondenatzeko!
-Bestina.
-Bai!
-Hemen beti alde batekuri bai 'ta bestiri.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:37:04 - 0:38:50 (1' 46'')
Laburpena Aita Bordelen zen kartzelan. San Cristobalen zegoela ez zuten komunikaziorik. Oiartzuar asko eraman zituzten. Batzuk hil egin zituzten. Gaur egun, biktima batzuk errekonozituta daude, baina beste batzuk, ez.

Soldaduak ere goseak

Transkribapena

- Bai gue kintua tiro tiro tian zean ni jon nintzaneako (...) geo guk zetzin 'ta hoik hola jotia hobia zela 'ta hola jon giñan bostak, bostak alkarrekin jon giñan
'Ta bostetikan, ni bakarra izango erittua 'ta geo torri 'ta auro Koxkotenekua 're auro hil zen 'ta Altzikua 're bai, hua 're oso gazteik hil zen.
Gazteik hil hoik e' gazteik oso gazteik hil zin. 'Ta oan bostetik bakarra bizi naz, bestik denak hillak dia.
- Eta zuei ze tokatzen zizuten soldauxka ittia ya 'o ez? Gerra ez ba zen torri soldauska geogo in berko
- Bai bestela soldao, bai, bai
- Bai garai haitan garai haitan soldaoska
- 'Ta nik kobratzen dut zeoze motibo de gerra kobratzen dut, gerrako zea kobratzen dut gutxi miño pixkat behintzat.
- Miño errak ikusita!
- E?
- Errak ikusita!
- Uof bai! Errak bai.
- Erittuana
- Errak ikusi nittun earrak
- Karo zuek e' gosia pasako zenuten?
- E?
- Zuek e' gosia pasako zenuten?
- Uo! gosia 'ta hoixe. Han dena zeatzen zena 're, zea dena jan lehorra zea txoixo zea ziztorra 'ro
- Miño itxian san nahi
- 'Ta gio beste zea latako sardiña 'ro holako zea batzuk maten ziuten 'ta zea haikin lehor haikin 'ta
jan beroik jan 'be, zea eunatan 'ta eunatan!ibiltzen giñan. Mendiz-mendi, mendiz-mendi, mendiz-mendi 'ta beti ibiltzen giñan (...)
Bizkarrin Bizkaian e' Jesus! (...) mendi guziyatan barrena pasa giñan.
- Beldurra 're bai erra ez?
- Bai
- Beldurra? beldurra 're earra pasako zenuten
- Jo! beldurra bai 'ta, Gabez 'ta tiroteuk 'ta.
- Etziot iñoi desiatzen gerra 'ta han ibiltzia
Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:33:10 - 0:35:40 (2' 30'')
Laburpena Bestela ere soldaduska tokatzen zitzaien. Boluntario joatea hobe zela esan zieten eta halaxe joan ziren bost oiartzuar. Orain bera bakarrik bizi da. Soldaduek ere gosea pasatzen zuten. Jan berorik jan gabe egunetan ibiltzen ziren. Mendiz mendi ibiltzen ziren. Gauez tiroteoak. Ez dio inori desiratzen gerran ibiltzea.

Gerra nola sartu zen

Transkribapena

- Eta gerra gotzen zazte ordun? Gerrataz?
- Ez, libratu giñan! Gerratik libratu giñan gu.
- Libre bai. Bai, gaztiak ziñaztelako, biño gotu itten zazte, nola hasi zen 'ta?
- Hoixe gotu!
- Ni batez.
- Bai, bai.
- Ni bost urtetan torri nitzen honea 'ta gerra seitan torri... Sei urtetan 'o sei... Zean zen, treintayseisen gerra.
- Bai!
- Eta nik bost urte in 'ta handikan auro zen gerra. Biño akordatzen naz, kañonazuak eta nola ibilli zin denak burun betti abioyak nola ibiltzen zin. Hoi dena akordatzen naz ni. 'Ta balak 'e, zea, bala soiñuak, pan, pakun 'ta pakun iñez 'ta.
Leiyuan jarri koltxoiya 'ta ohiyan gaiñin jarri denak gu, senide denak, muti kozkorrak eta neska koskorrak denak han jarri, eta eoten giñan denak, bala sartu gabe. Urkabetik aitzen zin tiroka: "takun 'ta takun 'ta 'takun! 'ta"
Geo reketiak eta nola ibiltzen zin 'ta dena akortzen naz ni!
- Reketiak sartu zinin gaiña, hortik barrena torri zian, 'ta handikan, hango disparukin behiya zeatu zen Okelarren!
- Bai. 'Ta geo izeba hara jona, gue arreba ttikiya nexka koxkorrin hara.
- Bai.
- Eta atta nola jon zen korrika hara 'ta nexka koxkorra hartu 'ta besuan hartu 'ta
nola karri zun itxea. 'Ta hoi dena akortzen naz ni.
- Bai, karo.
- 'Ta atta, zea izeba atzetik nola torri zen 'ta hoi dena akortzen naz ni. Bai.
- Kuadran barrenin hil zuten behiya, ez? Kuadran barrenin zen, ez?
- Kuadran barrenian. Bai.
- Hoi non?
- Gue atta 'ta, biño geo abixua
- Gu dugun baserri...
- Reketiak sartu zienian. Pamplonatikan reketik hortik barrena sartu baizian. 'Ta orduan.
- Biño behiya hil zuten geo baserriyan hemendikan...
- Handikan dispaatu.
- Bost minutu birian dugu baserriya 'ta han hil zuten behiya. Tiroz, osea, bala batekin.
Geo Aldakon 'e hil zuten garai haitan. Iriya berriz hor.
- Han iriya bai.
- Iriketan ordun Pamplona ta...
- Gabian kampun dabillela
- Kampun 'ta ibiltzen baizin, ordun ez baizen kamionik
- Karo! Gabian ate zuten hua zeara, goiko zelaira 'ta han belarra jaten klak eta klak
eta bestiak: "¡alto quién vive, alto quién vive!" 'Ta iriya han 'ta.
- Karo gosiak amorratzen 'ta mendiyan! Lesakatik etorriya iriya. Zea, be uztarriya 'ta karrua 'ta ahal zen bezela!. Trastik ordun ez baizin kamionin ibiltzen.
Iriyakin 'ta mandoz 'ta, astua 'ro zaldiz 'o. Ordun ez zen kotxeik. Hoken itxian zen kamion bat, besteik ez zen. Hemen Oiartzunen, zembat kamion izango zin?
- Gutxi.

- Gutxi, je, hamar ez behintzat.
- Bi 'o. bi 'o hiru, ez?
- 'Ta iriya 'ta.
Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:10:30 - 0:13:20 (2' 50'')
Laburpena Santosen familia Igartzatik Borrokazelaietara etorri eta agudo hasi zen gerra. Gogoan ditu kanoikadak eta bala soinuak: pakun-pakun, Urkabetik. Juanitok kontatu digu erreketeak sartu zirenean Okelarren behia nola hil zuten. Tiburtziok, berriz, Aldakon idia nola hil zuten.

Fusilamenduak

Transkribapena

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-052
Pasartea 0:31:31 - 0:33:30 (1' 59'')
Laburpena

Karrikako fusilamendutik eskapo egin zuen bat baserri batera iritsi zen, baina hangoek soldaduei abisatu zieten eta harrapatu egin zuten. Beste bat, kartzelatik atera orduko Berako harrobira eraman eta bertan fusilatu zuten. Gerra horrelakoa da; hiltzeak inportantzia galtzen du. Hika.

Umiliazioak

Transkribapena

- Horren izebak eta. Eguardiyan ekarri ayuntamentura jendi gehiyena zen demboran eta illia dena moztu, hemen hola utzi mordoxka bat, hemen lazua iñ, zea bandera espaiñolakin, zinta espaiñolakin, eta eguardiyan jendeik gehiyen gehiyena zen demboran zea itxea biali hortikan.
Ayuntamentun ben akziyua in 'ta...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:58:04 - 0:58:37 (0' 33'')
Laburpena

Gerra: zenbat heriotza eta zenbat gorroto, eta ezin ezer egin. Umilliazioak.

Transkribapena

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-032
Pasartea 0:41:30 - 0:43:45 (2' 15'')
Laburpena Zeintarrak ziren afusilatu zituztenak. Bere osaba atera zuten patiora, baina ez zuten hil. Gerraren gaineko galderak egin dizkiot, beste elkarrizketatu baten datuak konfirmatu nahian, eta datu ezberdinak eman dizkit. Kontrastatu egin behar ditut.

San Cristobalen fusilatutakoak

Transkribapena

- Izebak Ergoina zeatu zittuzten. Ergoinen eondu zen... Este... Kapeon ez, uste 'ut... Beste taberna hura zeiñena da? Ramoni 'ro dena...
- Pauko Errota.
- Pauko Errotan monjak eta militarrak denak hara uste 'ut jon zila. Eta gure izeba 'ta... Sakeatu saten zen ordun. Zeatu zittuzten militarran arropak josteko egunero hara jon ber zuten.
- Berta jon ber zuten?
- Hara. Bai. Militarran arropak josi edo arreglatu itten zittuzten. Eta militarrak bertako jendia baiño, askotaz 'e hobeto portatu zin han zin militarrak. Ez bate (joteko). Geo granada granada San Markotikan granada granada gaiñin.
Eta militar haik que no se moverían de casa, que ya vendrían ellos. Beák etorriko zila. Bai. 'Ta halaxen itxea 'ta oso gizon kampetxanuk gaiña. Bertako jendia portatu zen biño... Porke herriko jendik zin denuntziantik.
Osaba kartzelan, Plamponan, San Cristobalen, eta izebak ba harako arropak zeatzeko, arreglatu eta josteko zeatu zittuzten.
- Eta osaba ze iñ zuten, itxetik iaman?
- E?
- Osaba ze iñ zuten itxetik eaman? 'O kalin 'o zebillen?
- Ez. Tropak sartzen 'ta hortxen geunden itxi horretan, nausiyan itxian aurrin neskatxakin,
hiru neskatxakin. Tropak heldu... Sartzen ai ziala herriyan eta gure osaba... (Txonklo) zar batzuk ibiltzen zin leno, txalupan gisakuk, egurrezko mutturrakin 'ta. Haitakuk, txonklo zar haikin 'ta ogiyan gaiñin hirugiñarra, zea labaiñakin hola ebakiyaz hura janez ba tropan sarrera
ikusi ber 'men zula 'ta herrira jon zen kalea. Jon zen. 'Ta handikan jaso zuten como espía. Be zarpa zarrakin 'ta handikan geo Aitxulein barrena... Aitxulein eamaten zittuzten, Aitxuleitik barrena gurdiyan eamaten zittuzten presuk eta herittuk eta Naparroa.
'Ta han saten zun beti osabak. Este... Aitxuleiko kaxku hartan noski, rekete txar batek ixtua bota 'men ziyon arpegira. Saten zun osabak. Aitzen zen esaten.
- 'Ta dembo asko in zun han?
- Ez dakit.
- Ez za gotzen. Biño behintzat biziyik bueltatu zen?
- Bai, bai. Biño ateria zen zea, patiyoa atera 'men zuten zeatzeko. Han (in) zittuzten. Este... Arizmendi, Leonzio eta Exkerreneko...
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:38:20 - 0:41:30 (3' 10'')
Laburpena Gerra garaian, Maitxoren izeba jostunek militarren arropa konpontzen aritu behar izan zuten. Bitartean, Maitxoren osaba kartzelan zegoen, San Cristobalen. Tropak herrian sartu zirenean eraman zuten, espia zelakoan. Herriko hiru gazte hil zituzten kartzela hartan.