1936-1939: Gerra zibila

Egoera politikoa. Gerra. Batailoiak. Frentea. Milizianoak eta gudariak. Gerra sasoiko kantak. Bonbardaketak. Herritik ihesa. Refugioak.

Bi iturrioztar Altzibarren hilak

Transkribapena

Nor Tapia Iparragirre, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-135
Pasartea 0:30:49 - 0:31:36 (0' 47'')
Laburpena Oiartzunen pertsona asko erahil zituzten. Bi Iturrioztar Altzibarko plazan, Irundarreneko petrilean, nola hil zituzten kontatzen du.

Salaketak

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:40:03 - 0:41:03 (1' 00'')
Laburpena Gurasoek ez zuten sekula inorrengatik gaizki hitz egin. Gerran salatu zuenagatik entzun diote gauzarik larriena. Baina, barkatu egin behar zela erakutsi zieten.

Aitaren atxiloketa eta kartzelaldia

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:32:04 - 0:33:26 (1' 22'')
Laburpena Aita Gorosketan(Gorosgarate) atxilotu eta lehendabizi Ergoina eraman zuten. Ergoindik Lesakara eta handik Iruñako San Cristobal gotorlekura. Harrituta gelditu ziren soldadu napar haiek, erreketeek, botatzen zituzten irain eta biraoekin.

Frantzian

Transkribapena

Nor Mujika Ezponda, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-120
Pasartea 0:01:10 - 0:01:56 (0' 46'')
Laburpena Frantzian seme-alabarik gabeko bikote batek jaso zuen eta gustura bizi izan zen han. Gerra amaitzean aitarengana etorri behar izan zuen, baina berak ez zuen nahi, berarentzat gurasoak haiek ziren eta.

giroa

Transkribapena

- Ta militarrak eta izaten tzin herriyan?
- Ez. Guardia zibillak ta.
- Guardia zibillak Oiartzunen? Kuartela zuten?
- Bai, ayuntamentun.
Geo Altzibarrea eaman tzittuzten ta ayuntamentun izandu zin. Denak xixixi-ixillik, etzen hitze itten, beldurrakin.
- Urte askuan gaiñea.
- Ixi-ixi-ixillikan. Ez politika zer tzen, ez ikurriña... nik ikurriña zer tzen jakitteko urtiak nittun, jesus maria.
- Bai, politikaz etzen hitz eitten garaiy hartan?
- Ez, ixi-ixi-ixillik denak.
- Ta batzokiyak eta bazin?
- Eztare.
Leheno bai. Gerra aur...
- Billerak eta itten tzin?
- Eztarez ze, non?Iñon ez billerik.. Sindikatua ta ayuntamentua ta ayuntamentun baserritar, attona zahar batzuk eta.
Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:32:29 - 0:33:28 (0' 59'')
Laburpena Herrian guardia zibilak izaten ziren. Udaletxean zuten kuartela, gero Altzibarrera eram zituzten. Ez zen politika kontuetaz hitz egiten.

fusilatuak

Transkribapena

- Ta berta oiartzuarrak fusilatuk eta bazin..
- Bai bai, nik baut osaba bat, behinpin ta.. asko fusilatuik, mordoska.
- Ta hoi zergatikan o kontatzen tzuten zergatikan?
- Gerra bakizu zer den? Batzuk aiyeka batekuk eta bestik bestekuk eta. Bat besten inbiriya ta. Txoaki batzungatik, izugarrizko txoakiyagatik batzuk kontzejal eondu zila ta bestik ztakit zer, ta bestik bakit zer ta...
Kontraiyo haundinak apaiza batzuk gaiñea.
- A bai?
- Hola..f...
- Geo gaztia denak...
- Geo ne osaba re Exkarlekua(?) re.. han bi anaiyak eman tzittuzten.
Reketik sartu zinin, haik zea zin PNVkuk o...ta haik sartu zinin hasi zin, bat zea, soldaduntzako harakiña o zeatu ta haragiya txikittu ta hiltzeko lanin. Gauetik goizea, bi anaiyak hartu ta Pamplona.
- Ta etzin gehiyo azaldu?
- Bat bai, bestia ez. Ta hola asko, holako franko.
Aranguren (?) bertan ze pasa zen zea attak beldurrakin Frantzira eskapo in ta itxea jonta harek alde in tzun ta semia hartu 18 urtekin, hor hil tzuten hua re.
-
Holako franko bazen Oiartzunen. Ta bestetan ebai e, herrita e. Beldurra ta, enbidiya..
- Ezin ikusiya.
- Ta txibatazuk ta izaten tzin? Aittua bazute zerbatte hola?
- ff... ez ez. Hemen etzen txibatazoik, holako haundixku hoik pixkat ben artin ...
- Apaizak eta?
- Apaiz ta, alkate ta apaiz ta ze aiyeketakuk zin,
...ate ben zea (?), zeatzen tzittuzten, zekua zen, ze opiniyoku, eamaten tzittuzten ta...
- Geo besteiyak (?) soldado eaman itten tzittuzten.
- Kanpoa Pamplona eamaten tzittuzten ta geo..
- Nik osaba gerra jonta han galdu zen.
- Gerra jon tzen, biño (?) din hoik, hoik denak hain billa ta txarkeiyangatik eaman tzittuzten.
- Bai.
- Geo Pamplonan orden pixkat jarri zutenin bukatu zin ta..
Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:28:56 - 0:31:19 (2' 23'')
Laburpena Fusilatutako Oiartzuar asko izan ziren. Inbidiak eta txorakeri handiengatik fusilatu zen jendea. Bere Exkerreneko osaba ere fusilatu egin zuten abertzalea izateagatik. Arangurenen ere aitak ihes egin eta aitaren ordez 18 urteko semea hil zuten. Ezinikusi asko zen.