Sorgina aitzurrean

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:27:10 - 0:29:10 (2' 00'')
Laburpena Auzoan bazeuden emakume batzuk sorgin sona zutenak. Haiei desairea-edo egiten bazitzaien, gero buelta izaten zen. Auzoko batek inguruko emakume bat ikusi zuen aitzurrarekin zotala ateratzen, baina hurrengo egunean belarra batere harrotu gabe zegoen.

Transkribapena

-Bai hemen auzu hontan 'e izaten ber zuten ola... Zea batzuk saten zuten. Akaso den miño geixio san 'e itten da, 'ta akaso ingo zuten miño. Hola emakume 'atzuk, hola pixkat be ittan, hola zeak sorgin sonakuk.
'Ta hairi zerbaitte itten baziyon desairia 'ro zerbait zea itten bazun, geo buelta izaten 'men zuten. 'Ta haik be burua 'zautzen izango zittuzten ordun 'ta zeatu, zeatu itten...
Zean 'e, Pullin 'e, aitzurrika kusi 'men zun Lorentxok Bordaerriko Maria.
-Bai, 'ta geo hurrungo eunin, hurrengun jon 'ta hurrengo goizin jon 'ta deus zaten ez.
-Deus ez.
-Zotala 'ro zan ber 'men zun aitzurrin. Guardasola esku batin 'ta beste eskuakin tapa-tapa, tapa-tapa, tapa-tapa 'ta ai 'men zen 'ta. Bea lanin Karrikako harrobiyan ai 'ta geo han kintzena izaten 'men zuten ben, hamabostin behin 'o, noizpatte o...
'Ta hua kobratu 'ta han arrantxua pixkat itten 'men zuten 'ta guk kusi genun. 'Ta arratsin heldu 'men zen. Jan 'ta eanta ongi heldu 'men zen, ez 'men zon eana 're. Ber zen, ber zen trantxo 'men zen 'ta...
Heldu 'men zen 'ta horrea 'ta zerbaitten bultua 'ta zer dut ba nik hor, guardasola kusten 'men zun berotik. 'Ta zer dut nik hor 'ta? Goitti ate 'men zen 'ta, hala'ta, beira jarri 'ta emakumia 'ta.
Hau da, goitti-goitti 'torri 'men zen 'ta hau ze ai da hemen ordia? Ze, ze ai ber du horrek hor? 'Ta, eta ezautu 'men zula harrek saten zun: "Nik izautu 'it seuru!" saten zun.
"'Ta hi gehixko eana eongo 'itzan 'ta hoi... 'o bestela gosiak ahuleiya 'zango yun zerbaitte hik!"
"Bai, zea 'zango nin! Zea apai-merienda erra in genin 'ta nik ez nin deusen premiyik 'ta nik ez dakat..."
Izutu 're ez baizen itten, biyurri xamarra baizen bea 're.
"'Ta hantxe ai yun hua aitzur batekin, fuego."
'Ta goizin jonak kustea 'ta han ez duk ezerren arrastoikan. "'Ta horrek baik, erne horrekin e!" San zun.
"Atsu horrek baik, e!"