Eskopetak hasi zirenean, akabo sorginak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:29:50 - 0:34:08 (4' 18'')
Laburpena Auzoan baziren batzuk bihurrekeriatan ibiltzen zirenak eta haien atzetik ibiltzen omen ziren sorginak. Auzoko gazte batzuk amona bati adarra jotzen aritzen ziren eta gero sorginek franko jarraitzen zituzten. Eskopetak hasi zirenean bukatu ziren sorginak.

Transkribapena

Hemen, hemen Epeleko Iñaxio difuntua. Gue Inaxion edadekua zen gerran hil zen. Geo bestia Sailpuruko Gregorio, Inaxio Askostikun 'ta anaiya zaarragua.
Zea zen motill iar bat. Arratiel saten ziyoten, Arratiel zea izengoittiya. 'Ta hua ta hoik alkarrekin ibiltzen zinak zin, 'ta gue Inaxio difuntua 'ta alkarrekin 'ta. Saten zun gue Inaxiok hoik biyurrikiya asko itten zutela.
'Ta hoik pixkan bat perseitzen 'men zittun. Bai. 'Ta saten zun zea: gau batin Portuberrin taberna, taberna pixarra 'ta. Han, 'ta beandu xamar arte 'ro 'ta.
Hala, atea 'ta attonak: "Bueno motillak(?) lorik billu 'ta erretira hemendik" Eta hala altxatu 'ta martxa. Kampoa ate 'ta pixkat hizketan eon 'ta martxa.
'Ta gio arreba 're han izaten 'men zun Santanderkua
-Bai.
-Joxepa.
-Bai.
-Xeundo (?) honen arreba baizen hua.
'Ta hua beti han gelditzen. 'Ta Patziku ukerra saten geniyon, harrekin enteintzen genun, Aiendolako Patziku 'ta.
Hua 're han izaten 'men zen, hua mutil gazte-gaztia biño zea 'men zen balientia 'men zen gaztetan arront. 'Ta indartsua 'ta pizkorra gaiñea 'ta 'men zen 'ta.
Hua 're han izaten 'men zen. 'Ta itten ezkaten, zea hua han gelditzen zelako. Txaundoko astua han 'biltzen 'men zen kampun. Kamiyo... ui zea bire zar hoitan 'ta. 'Ta Txaundoko astua karri 'ta be umikin 'ta, hartu 'ta balkoira iyo.
Haik barrenin sukaldin zeudela. 'Ta geo astua jakiña, umia, astokumia goitti iyo 'ta ama bian 'ta (astoaren arrantza) 'ta holako (?) attona tortzen 'men zen barrendikan 'ta: "Kaben san diez! Gazte, ume alu hoik oan 'e in tzitek nei!"
- Seko
- 'Ta beitti bota ezko, akatu igual ingo 'ta. 'Ta barrendikan noski kuxka, kuxka, kuxka, kuxka, juez barrendik pasa 'ta eskailleak harrizko hoik beitti jetsi 'ta astuak biyek biali.
'Ta hola itten 'men zizkaten. 'Ta geo amona 're han barrenin. 'Ta hua eziñ emango ba, eziñ eama! Aleiya, guk haik atetzin, harrek 'e ate ber zula. 'Ta geo beste txanda batin, holaxe ate 'men zin 'ta berriz 'e han geldittu amona hoi, anai-arrebak eta han 'ta gio dembotan ez 'men zen atetzen gaiñea 'ta.
Hala 'ta, gurdiya 'men zon kampun. 'Ta gurdiya, estrata xar bat zen han goiyin kamiyoa. Oaiñ 'e... Oan zabala da, zabala. Biño estrata xar bat, gurdiya eaman 'men zuten bultzaka hara.
'Ta, bakizu ardatza 'ta geo txiñaletan sartua izaten zen. 'Ta erdiko katia 'ro askatu 'ta atea, txiñaletatik. 'Ta zea, ardatzan gaiñin han pampa, utzi. 'Ta geo amona hoi ate da 'ta birian erdi-erdiyan utziya 'ta pasoik ez.
-Han argiyak eta kristuk izango zin 'ta.
-Bai... 'Ta jon da arreba berriz. Leno despeittu 'ta abitua 'ta. Jon da 'ta atia jo yo anaiyai 'ta : "Oan 'e, oan 'e ume alu hoik zebaitte in ttek!" 'Ta torri 'ta gurdiy hura nolabaitte anai-arreba biyen artin nolabaitte baztertu 'men zuten.
'Ta geo pasa 'men zen ba arreba hoi, amona hoi, amona 'ro famili gabia bintzat, goitti Sananderrea (?). Geo handik aurrea perseitzen 'men zittuztela gaztioik. Zea Patziku Aiendolaku hura 'ta Sailpuuko Gregorio difuntu hura 'ta hoik perseitzen zittuztela sorgiñak.
Pranko perseitzen 'men zittuztela bai. 'Ta zerbaitte izaten zen hor, zerbaitte izaten zen.
-Nik ez dait.
-Hoi nik ez dait biño, hoi librotatik 'o. Zerbaitte libro izaten zila, zerbaitte libruk.
-Bai, bai. Saten zuten.
-'Ta hortikan. Zerbaitte bazela. Zerbaitte bazela. 'Ta oan geo ez dela.
-A, ez, ez. Oan ez aittu.
-Eskopetak hasi zin, azaltzen hasi zin 'ta akabo!
-Akabo, izutu zin.
-Akabo. Bai. Holaxeko kontuk.
-'Ta zer zen bakarra sorgiñak ez al zen? Dena emakumia, emakumia gaixtua 'o? Gizasmeik ez al zen?
-'Zango zen, 'zango zen.
-Gizasemia igual ibilliko zen emakumin jantziyan 'o...
-Bai, hoi, hoi.
-Ez dait, ez dait nik. Huaxe saten zuten. Biño akaso gizasmik ez zun izango zeik podereik hortako 'ro... Ez dait ba nik ze san, zerbaitte, zerbaitte...