Guardia Zibilak eta salbakonduktoa

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:32:45 - 0:34:53 (2' 08'')
Laburpena Francoren garaian kontrol handia Guardia Zibilak. Tabernak ixten aritzen ziren hamabietan. Probintzietako mugetan ere kontrola. Salbokonduktoa.

Transkribapena

-'Ta gaiñekun kontrabandun 'ta bai biño zea... Franco zon bittartin bestela 're kontrol haundiya eukiko zuten guardizibillak, eozer gauza 'ta ittia ez zen, galeziya eongo zen gauza asko, ez? Ordo bateko 'ta itxea jon berra 'ta izate' al zen 'ta...
-Bono... Tabernetan erretira in ber 'zaten zen 'ta tapa torko zizun guardizibilak.
-Ze ordutako itxi ber izaten zuten?
-Hamaitan. 'Ta astian lenoztik iul. 'Ta ordun zuk ate zu kontua pasa ber baldin bazenun kompaziyo batea probintzi batetik bestea 're... Nik dakit zea... seun, bai, kauen... Aranazko fiestak kintze de agoston.
'Ta jon giñan hemendik zazpi, zortzi gazte. 'Ta geo in ziun illundu 'ta ez baizen ordun zeaik... oiñez jonak giñen biño geo urruti berriz tortzeko 'ta in gunun bertan lo arratsin.
'Ta hurrengo arrasaldin torri. 'Ta heldu giñan tasisa batin, hango Aranazko tasisa batin. Eta Endarlazan alto. 'Ta iuki ziuten gutxinin bai ordu laurden batin.
Paetin jarrita. Biño ordun ez baizen zeaik... Karne de identidad 'ta ezerre. 'Ta ber zunun, salbakonduktua saten ziyoten. Zea pase bat. Oango karne de identidaden tipo zea...
Guk ezer ez... 'Ta sargentua 'ro eaman zuten arte gu hantxe. Geo utzi ziuten mendik libre, atzea tasisan 'ta torri giñan zeaiño Iruneiño. 'Ta handik topun 'ta...
-'Ta salbakonduktua ez al zenuten denak izaten ba?.
-Salbakonduktua ate in ber zen. Karne identidad bezela. Zean...
-'Ta ez eukitzetik ez al zuten kastigoik 'o...?
-Ez, ez zuten ezez maten. Geo hasi, handik puska 'atea hasi zin karne identidadik itten 'ta hoi geo. Geo bai, biño ordun ez. 'Ta geo baita zeara joteko 're... Frantzira joteko 're, pasaportia ber zenun!