Kontrabandoa nondik nora

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:31:00 - 0:32:40 (1' 40'')
Laburpena Kontrabandoa: tramoak izaten ziren. Batzuek besteei pasatzen zieten. Guardia Zibil bikoteak egoten ziren zelatan.

Transkribapena

-Noiztik noizea izandu 'te zen?
-Zea kontrabandua? Kontrabandu hoi?
-Bai. Ze urtetatik ze urteta 'ro da, geina 'ro? 'O beti izandu da 'o?
-Beti izandu da kontrabandua 'ta oaiñ 'e, oaiñ 'e kontrabanduk seittuko du. Seun zekin, droga 'ro urria 'ro... Biño oan bizkarrin 'ta hola ez. Kamionatan 'ta kotxetan 'ta...
-'Ta, biño hoi ze izaten zen hemenguk beste aldeiño joten zin? 'O txandak zittuzten?
-Ez. Kompaziyo batea, hartuko zittuzten Berakuk Frantziyan, 'o frantzesak urruti xamartik iul karko zittuzten Bera aldea.
'Ta horkuk, hartu Berakuk, eta mango ziyoten Lesakakui 'o Aranazkuri 'ro... Hartuko zuten haik, 'ta haik mango ziyoten Oiartzunguri. Oiartzunguk mango ziyoten beste eskuai. Auskalo zembat eskutan pasako zen azkenin hua! Jon ber zun tokiño... Joteko.
-'Ta ordun zea, guardizillak denin eongo zin?
-Hoixe! Beti bi eoten zin.
-Beti bi.
-Bai. Paria.
-'Ta geo kartzelan 'ta sartuta asko eukitzen al zittuzten? 'O kastigo haundiya izate' al zen 'o?
-Ez dait ordun munta 'ro ze izaten zen... Paketikin 'ta hoikin kastigo gutxiyo zuten, zeak personakin geiyo.
-Ya.
-Personak pasata...
-Askotan gaiñea politika kontungatik 'de iual izango zen!
-Bai...
-Zu ez za ibilliya izango?
-Ez. 'Ta nai 're...
-Ibilli gabe 're...
-Bai.
-Komeiya errak...