Tabernak, jantokiak

Auzoetako tabernetan bazkaltzen

Transkribapena

-'Ta len san zuna ze tabernetan 'ta jaten zenuten?
- Ui Dixpatenin 'ta Ergoinen zean Tolaren Hortxe denak. Eroka 'ta zerrika denak hizketan 'ta...
Miño gizon ona zen e' Tolareko atton hoa! Harek amakiñat serbiziyo in zun jendiai e!
- Amakiñat kontu harek e'!
- Pentsazu ni batian Aitxuleitik hiru mandokin torri, 'ta attak jakiñan gañin jarriya Tolareko attona:
- " Zu Miel, mutil kozkor bat torriko zattu 'ta manduk deskargatu harei. "
'Ta attonak: "Torri al za gazte! torri al za gazte!" 'ta "- Bai, bai " 'ta harek mandua deskargatzen laundu!
- Pentsazu! bestek mandua deskargatzeko zenbat urte zango nittun nik!
- Gogua, apixiyua kusi 'ta hua harta gustatu 'ta... miño laneko gauza ez!
Bua arron gazteik hasiya 'men nazela ni, Zulukuk hala saten 'ute, Zuluko zea mandaziyak
- Bai e?
"- Zu arron gazteik hasiya za manduakin e!"
- Bai miño, bestik miño lenoztik ikasiko zenun zuk e!
- A ba ikasi hoixe!
- Karo, karo
- 'Ta behintzat
- Hasiyeran laundu in berko zizuten miño gio zuk difentzi erra ingo zenun
- Ikarriya difentziya, hoixe
- ...ikasi zenunin
- Nik oañ e' mandua kargatuko nuke oañ e'! Ez noski karga haundiya
Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:21:40 - 0:23:00 (1' 20'')
Laburpena Mandazainak egun osoan aritzen ziren garraioan eta tokatzen ziren auzoan bazkaltzen zuten: Iturriotzen baziren, Disparatenean; Ergoienen baziren, Tolaren... Tolareko aitonak, Migelek, laguntzen zion Domingori, oso mutil kozkorra zela hasi baitzen mandoekin lanean. "Hortxe denak eroka ta zerrika denak hizketan".

Transkribapena

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-060
Pasartea 0:40:00 - 0:45:00 (5' 00'')
Laburpena Hiru taberna zeuden Gurutzen: Gurutzezarra, Eguzkialde eta Iriso. Lehendabiziko irratia, Galdosenean. 1940ko argazki batean ageri da irratia, eta geroztik ez da taberna aldatu. Irratia 900 pezeta ordaindu zuten orduan eta aitak esan zuen hobe zutela sagardo kupela erosi bazuten. Argazkia Elosegik egin zuen; trabajadorea zen garai hartan. Erdaraz. Hika.

Portuberrin taberna eta bilera

Transkribapena

- ...'ta karburua eosteko modua zunak 'o batzutan lapurtu Konpañiyaiy 'ta kandilla haik oso argi ona itten zuten, oso ona.
- 'Ta Portuberri taberna zuen gurasuk 'ta jarri zuten 'o...?
- Ez, aurrekotik. Beti izandu 'men zen. Ne attan attak 'ta amak eta... bai.
- 'Ta Tornolako taberna bakarra izango zen?
- Bai, huaxe. Ergoinen 'e bakarra zen Bialde. Bakarra izaten zen, 'ta geo zen Tolare.
- Bialde lenoztik zen e?
- Bai, lenotik zen, bai.
- 'Ta han ze juntatzen zen? Tornolako jendia 'ta...
- Miño oan bezelako parranda itteik ez zionen, ez zon diruik eta. Diruik ez zon... Norbaittek lana itten bazun... Mutillak sasoiyik hobenekuk iñone lanik ez 'ta itxian zu. Ordun, lana zuna, oso abetsa zen e! Oso aberatsa lana zuna.
'Ta lan bat Arditturrin hasi zin, lanin jarri eta soldauxka bertan manejatzen zuten, soldauxka iñ.
- Hoi da, soldauxka jon berrin, han.
- Bai. 'Ta geo; bilera 're bai al zen Portuberrin?
- Bai. Ne anaiak jotzen zun... ne anaia gaizki... gerran hil zena horrek, gaizki zola ikasi ñun soinu jotzen 'ta oso erki zekiyen. 'Ta beno, billera hoi izautu dugu. 'Ta lenotikan jotzen zun, itten zen bilera Zaldingo zabalian. Zuk ez dakizu non den Zaldin;
Epeletikan gora. Han zabal... beitu, hara 're bilera jon itten ttunen jendia. Han otsutarra haitakun attak jotzen zun soiñua.
- Miño hoi zu etza gotuko.
- Ez. Joten zela 'ta soiñua bazela 'ta hoik bai, miño gañekun ez, ni e'naz sekula hoita... Ni Altzibarrea 're, San Pedrutan, ne denbo guziyan behiñ bakarrik torri yunen, nola itxian beti izaten baizen soiñua... Altzibarrea.
- 'Ta zein... Portuberrira bilerara Tornolakua bakarra 'ro kanpotik 'e...?
- Jotin zin e. Altzibar aiekatik eta jende batzuk, beno, jakiñak: pudientes un poco... lana zuten mutil batzuk eta hola, gaiñekun...
- 'Ta zuek hairi beira?
- Hairi beira, 'ta gañea ordun erretira zen; ez bazenun hamarretan itxitzen taberna mikeletik etortzen zin 'ta multa...
- Jote al zin haraiño?
- Autxilin eoten zin 'ta.
- A klaro.
- Autxilin beti pareja bat eoten zen.
- Gerra aurretik 'e bai?
- Bai! Han bizitzen zin. Han bizitzen zin. 'Ta geo gerra torri zenin mikeletik kendu zittuzten,
kendu zittuzten.
- 'Ta zuek ze aitzen ziñazten, tabernin launtzen 'ta 'o dantzan 'o ze aitzen ziñazten?
- Denetik, denetik. Jaten ematen genun eta denetik itten genun.
Gue amak amakiña 'at kozina in ziñen. Jana 'ta geo Arditturrira torri izandu zin... Goizutatik 'e han kiebra jo zula 'o... Eta Olatxen bizi ttunen hogei 'ta geyo laun, beak... 'Ta hoik jaitan, jaiero gue itxiin, berindua prepatzen ziyon gue amak. 'Ta hola...
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:52:10 - 0:55:30 (3' 20'')
Laburpena Portuberrin taberna zen. Jaietan bilera izaten zen Portuberrin; anaiak jotzen zuen soinua. Garai batean, Zaldinen izaten zen bilera. Arroxak ez zuen ezagutu baina entzuna zuen. Gaueko 10etan itxi behar zen taberna; bestela, Aritxulegin zeuden mikeleteak etortzen zitzaizkien. Hika.

Bertsolariak eta tabernak

Transkribapena

-Ordun bertsotan 'ta aitze' al zen jendia?
-Bai... Ordun bersotan 'ta aitzen zin, biño fiestatan 'ta. Gaiñekun. Oaingo bersolaiyak eta, noixnai bersolaiyak eta sardoteiyan bertsolaiyak eta oain dia hoik. Honek... Ordun nun zen juteko.
-'Ta zembat bersolai 'ta aitzen zin fiestatan 'ta?
-Hemen izango zin, Oiartzunen bertan bertsolaiyak... Uztapide, bueno Uztapide torri zenin Uztapide, azken aldea. Bestia, Kattuan Mariano. Bestia, Frantzesan Joxe Mai.
Eta... Mitxelena. Ez dait, ez naz akortzen besteik bazenik. Ez da 'zango besteik, hoik.
-Geo Lizaso 'ta 're...
-Geo, Lizaso 'ta hoik geoxio torri zin. Geo prantzesak geo hasi zin tortzen. Mattin 'ta, Xalbador 'ta.
-Hoi zembat urte zenittula?
-Bo... Hoik tortzeko 'zango nittun nik hogeita... iual hogeita... Ba! Sei zazpi bat urte 'ro.
-'Ta bertsolai, bertsolai izan gabe 're bertsotan aitzen zen jendia 'de izango zen?
-Bai, tabernetan 'ta bai mutturra beotzin. Eoziñ hortan, muturra beotzin. Biño hola plazata joten zinak hoik zin.
-'Ta, 'ta tabernak zein zin hemen hola... Hemen Tolareizango zen len 'de, ez?
-Bai nik izautu nittun tabernak Pauko errota, Tolare 'ta Bialde.
Hoik hiruak. 'Ta geo jarri zuten Txampaiñin. Geo itxi in zuten. 'Ta oan geoztik dia Kapeo, Portaleza, Iriberri
-Olaitzola?
-Olaitzola, Goiketxe.
-Biño len hoik: Bialde, Pauko errota, 'taTolare 'ta geo...
-'Ta geo Txampaiñe jarri zuten
-Txampaiñe ereki zuten geo...
-'Ta geo ya geiñekuk geoztik jarriyak dia.
-'Ta hemen Trumoiya 'ta hoik denak aiko zin, bertsutan, ez?
-Ui! Trumoiya...
-Trumoiya, ez?
-Bai, bai, bai, bai hoixe!
-Bertsotan aitzen zinak. Zein zen geiyo hola bertsotan aitzen zena?
-Pako Bialdekua difuntua 're bai aitzen zen. 'Ta p! Esto, Kontxitan 'ta anaiya.
-Uztapiden koiñaua.
-Huaxe! 'Ta gaiñekun hor...
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:33:10 - 0:35:40 (2' 30'')
Laburpena Bertsolariak nor, eta noiz aritzen ziren. Bertsotan asko aritzen zen. Tabernak Ergoienen. Ergoiengo bertsolariak.