Ohiturak, sinesmenak

(ez bakarrik baserrikoak); Esaerak; errosarioa; konjuroa; diru-batzeak, eskean joatea...

Antsoxuak

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:31:45 - 0:33:50 (2' 05'')
Laburpena Arreoa berak egin zuen. Ez du inoiz ontzirik hautsi, esku gozokoa izaki. Familiako gehienak antsoxuak dira. Amak berez ikasi zuen josten, eta hari begira ikasi zuen Frantxiskak ere. "Abilidadin paltik gabia". Antsoxu. Iatsi.

Ilargia eta ote-zamaria

Transkribapena

- Oaiñ anuntziatu 'ta itten 'ttute telebisiyun 'ta!
- Bai, igual bai.
- Bai...
- Bestia illargiyana istoiya bazen politta! Nik kusiya ez da, e! Ote ittea[ote ittea:9586] jon gizon bat, 'o mutilla, 'o ez dakit ze izango zen. Gu gaztiak giñala kontatu ziguten istoiya! 'Ta ote zamakin urrutitik itxea, baserrira torri 'ta illargiyak argi in 'men ziyon itxea ailletu zen bittarte.
Illunduta itxea. Otia, ba al dakizu ze lanak izaten zin ordun! Otia in, 'ta itxea karri 'ta, jo 'ta... Geo makinak eta sortu zin, biño... Eta "na, ailletu nak behintzat 'ta oain kaka hietzat!" Illargiyai san 'men ziyon 'ta baita ordun hartu 'ta illargiyak beana eaman.
'Ta han bai 'men da ongi beitu ezkio, gizona be zaman fiura. Ni beira beira ion izandu naz, e! 'Ta bada holako zea bat, dibujo bat.
- Halako traza.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:33:35 - 0:34:35 (1' 00'')
Laburpena Ilargiak ote-zama zeraman gizasemea bereganatu zueneko kondaira.

Ilea noiz moztu

Transkribapena

Nor Barrenetxea Retegi, Juan Mari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-132
Pasartea 1:03:44 - 1:05:25 (1' 41'')
Laburpena Denetik entzun izan du berak: ilberrian edo ilbeheran. Baina berak ez du sinisten horretan. Edozein momentutan egin daiteke. Baratzearekin konparatzen du.

Heriotza

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-134
Pasartea 0:56:13 - 1:00:39 (4' 26'')
Laburpena Inor hiltzen zenean gau guztia errezoan pasatzen zen. Etxez etxe joaten ziren abisua pasatzera. Mari Karmen eta beste bizitzako neska asko ibili ziren. Hildakoak etxean edukitzen ziren garai batean eta inguruko guztiek hantxe pasatzen zuten gaua gorpuaren ondoan. Zeukaten arroparik onenarekin janzten ziren hildakoak. Lehendabizi ura eta jaboiarekin garbitzen ziren.

San Juanetako ohitura

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:00:11 - 0:01:32 (1' 21'')
Laburpena San Juan egunez artoa eta sagarrarekin egindako apaingarri bat eramaten zuten, uzta ona izan zezaten baserrietan.

Aste Santua, kardakila

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-107
Pasartea 0:29:21 - 0:31:08 (1' 47'')
Laburpena Aste Santuan, Pazko igandeko mezan su berria bedeinkatzen zen. Mutil kozkorrak burdin batekin kardakia eramaten zuten bedeinkatzeko eta etxez etxe joaten ziren su berria banatzen.