Basoa

Gaztainak, basoak, ira, ota, intxaurrak, urrak, esparrua, larrea

Mendiko bizitza

Transkribapena

- 'Ta ez zenuten ibiltzen gurdiya o' traktoria o' zerbatte hola?
- Traktoreik 'ta ez zen. Diroik ez genun sosik e', hantxe astelenin joten giñan mendira, 'ta txabolan lo itten genun ,
txabola jarri hola guardasola hoin tipoko makil batzuk azpiyan, gañin bota zakarra bono iatzia o', añua saten you bestia, zakar puskat bota manta bat zabaldu han 'ta lo txerriyak bezela.
'ta leno launbata torri zai itxea tortzeko eoten giñan, geo nekatu in giñan, beno astian nekatzen giñan.'Ta launbatin motua hartu 'ta, kilometro asko in ber izaten genttun,
'Ta hurrungo goizin e' astelenin e' jaiki bostatan 'ta segi berriz e' mendira ! Motua genunin motukin 'ta bestela kotxikin o' trenin o' dena hola ibiltzen giñan.
'Ta hasi giñan, ni hasi nitzan, menditik jetsi gabe kieto. Jan 'ta ean 'ta bertan kieto. Geo goizin nahiko lua itten nu genunin buelta bat emango genun perretxikotan,
o' mendiyan buelta bat o' beste 'ta txaola jon jan 'ta ean in earki 'ta beste siesta iñ. 'Ta hurrungo euneko deskanso errin. Bestik berriz itxea tortzen zinak,
Itxea torri 'ta lanin aitzen zin itxian, gu 're hala aitzen giñan, 'ta joño "- Hemen lanin ai , hemen lan ez ittetikan itxea joten gattuk 'ta berriz e' itxian lanin? Ez, ez ni e na itxea jongo!"
Hillian behin o' hola itxea. 'Ta dirua in genun diro pixarra hantxe in genun. Halaxe.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:10:09 - 0:12:36 (2' 27'')
Laburpena Makinaria gutxirekin egiten zuten lan. Mendian txabolan egiten zuten lo. Hasiera batean, larunbatero Oiartzuna etortzen ziren. Baina, nekatu egin ziren eta gutxiagotan bueltatzen hasi ziren.

Pago-motzak kendu eta pinua jarri

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 1:36:12 - 1:39:38 (3' 26'')
Laburpena Garai batean pagadiak bota eta pinuak jarri zirenean bukatu zen ikazkin ofizioa. Hemengo zuhaitzak galtzen ari dira.

Txondorra

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 1:01:27 - 1:02:27 (1' 00'')
Laburpena Egurra laberako erabiltzen zen, baina baita txondorra egiteko ere. Senarraren anaiak, mendian lanean aritu zirenak, ere aritu izan dira txondorra egiten. Mandoekin garraiatzen zuten egurra.

Senarraren familia

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:59:01 - 1:01:27 (2' 26'')
Laburpena Senarraren familiak beti izan du joera Oiartzunera. Arrebak esnearekin Errenteriara joaten ziren. Basoan lanean aritutakoak dira anaiak. Bere senarra gero Luzuriagan aritu zen. Gurasoak ez zituzten basoan lanean aritutakoak. Aita tratantea zuten, baina gaizki atera zen azkenerako.

Iratze asko egin

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41b
Pasartea 0:47:39 - 0:49:46 (2' 07'')
Laburpena Ardiak bazituzten etxean, anaia ibiltzen zen. Iratze asko egiten zuten, aitak obsesio ttiki bat zuen iratzearekin. Ahalik eta gehien egiten zuten. Gero hondatu egiten bazitzaien ere.

Egurra mendian

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41
Pasartea 0:47:35 - 0:48:22 (0' 47'')
Laburpena Egurra menditik ganaduarekin ateratzen zen. Okindegietara eramaten zuten, laberako behar baitzuten. Mendi guztia egurrez betea, baina etxerako adina ez zen iristen. Dena saltzen zen. Ganaduarekin ibiltzen ziren eta ganaduak bide guztiak hondatzen zituzten.

Bizimodu gogorra

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:10:00 - 1:12:20 (2' 20'')
Laburpena Ez du penarik mendian sufritu izanaz. Baina, bai eskolara ez joan izanaren pena. Baina, orduan normalena 14-16 urteak ezkero lanean hastea zen.

Gaztetatik basoan

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:07:27 - 1:10:00 (2' 33'')
Laburpena 16 urterekin hasi zen basoan lanean. Komunio handia egin arte auzoan aritu zen. 16 urte bete eta mendian hasi zen lanean. 2,5 metroko tartea utzi behar izaten zen zuloen artean. Eguraldi ona zenean zuhaitza sartzen zuten aurrez egindako zuloetan.

Pinuak dirua ematen zuen

Transkribapena

-Zuek mendiyan aittu ziñatenian esan dezu arbolak e' bai jartzen aittu ziñaztela
- Bai
- Piñua 'ta arbol beste arbol batzuk e' bai beste klase batzuk?
- Bai beste klasik e' bai. Lizarra, pagua, haitza... dena hola zea. Miño oañ ayuntamentuk geoztik aldatu ttunak dia gorostiya, aiña, klase guzitatik, 'ta guk aldatzen genittun, guri hala esaten ziguten 'ta hala itten genun,
ya aber diru zeñek mango zun gehina, 'ta piñuak hainbeste diro ez du beste eozin arbolak ematen.
- 'Ta azkarro hazitzen gañea ez?
- Hazitzen da seittun! Zazpi urtetako ya entresaka, beno tartin entresaka saten yogu guk, batzuk bota ber izaten dia tartian. 'Ta haik bota 'ta diro pixkat hartzen zu piñuakin.
- 'Ta pauak berriz ber ttu berroeitamar urte, hirurogehi, segun zenbat ber zun. Hola tablak itteko 'ta ber bazu igual zea larogehi urte.
- Biño esaten da beti piñua zikiño 'ta ez da pagua 'ta haitza 'ta bezela
- Ez, ez! Itzala itzala bea 're sanuo da, haitza 'ta hostua zabala dun hoi beti sanuo da
- Mendiyantzat eta sanidade gehiyo
- Bai! 'Ta piñuak itten du lurra 're gehiyo txupatzen du
- Gehiyo lehortu 'ta
- Bai. Miño dirua harek uzten zun 'ta garai batin dena piñua zen. Piñua 'ta piñua 'ta, oañ papelerak e' ya hartu nahi ez denak betiak 'ta.
- Piñua 're ez du hartu nahi.
- Piñuik ez du
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:27:35 - 0:29:47 (2' 12'')
Laburpena Mendian aritu zirenean lanean mota askotako zuhaitzak jarri zituzten. Baina, pinua zen dirua ematen zuena. Azkar hazten baita: pinua 7 urtetan egiten da eta pagoak 50-60. Aldi berean, pinua zikinagoa da.

Mendira nola joan

Transkribapena

- 'Ta nola joten ziñazten mendi hoitaño?
- Hoita karneta ate genun batek 'ta bestik 'ta komei nolapaitte, batzuk, bestik karnetik gabe
'ta motun giñanak bi laun hartu, ni motokua 'ta beste bat hartu, motun 'ta geo kotxe zar bat eosi zuten kotxi hartan sartzen zinak sartu 'ta martxa.
Batzuk traste zarrakin kargatuk, ka geo, itten genun han txaola 'ro itxia o' genun tokitik joten giñan enkargun billa, dendan batea herriyan batea,
Patzen giñon 'ta enkarguk iyo al baldin bazen aste guzikuk. Gue bizimoua holaxe jona zen dena.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:20:05 - 0:21:10 (1' 05'')
Laburpena Moto eta kotxean igotzen ziren mendira, trastez beteta.