Nor | Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra" |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-091 |
Pasartea | 0:27:35 - 0:29:47 (2' 12'') |
Laburpena | Mendian aritu zirenean lanean mota askotako zuhaitzak jarri zituzten. Baina, pinua zen dirua ematen zuena. Azkar hazten baita: pinua 7 urtetan egiten da eta pagoak 50-60. Aldi berean, pinua zikinagoa da. |
Transkribapena
-Zuek mendiyan aittu ziñatenian esan dezu arbolak e' bai jartzen aittu ziñaztela
- Bai
- Piñua 'ta arbol beste arbol batzuk e' bai beste klase batzuk?
- Bai
- Piñua 'ta arbol beste arbol batzuk e' bai beste klase batzuk?
- Bai beste klasik e' bai. Lizarra, pagua, haitza... dena hola zea. Miño oañ ayuntamentuk geoztik aldatu ttunak dia gorostiya, aiña, klase guzitatik, 'ta guk aldatzen genittun, guri hala esaten ziguten 'ta hala itten genun,
ya aber diru zeñek mango zun gehina, 'ta piñuak hainbeste diro ez du beste eozin arbolak ematen.
- 'Ta azkarro hazitzen gañea ez?
- 'Ta azkarro hazitzen gañea ez?
- Hazitzen da seittun! Zazpi urtetako ya entresaka, beno tartin entresaka saten yogu guk, batzuk bota ber izaten dia tartian. 'Ta haik bota 'ta diro pixkat hartzen zu piñuakin.
- 'Ta pauak berriz ber ttu berroeitamar urte, hirurogehi, segun zenbat ber zun. Hola tablak itteko 'ta ber bazu igual zea larogehi urte.
- Biño esaten da beti piñua zikiño 'ta ez da pagua 'ta haitza 'ta bezela
- Ez, ez! Itzala itzala bea 're sanuo da, haitza 'ta hostua zabala dun hoi beti sanuo da
- Ez, ez! Itzala itzala bea 're sanuo da, haitza 'ta hostua zabala dun hoi beti sanuo da
- Mendiyantzat eta sanidade gehiyo
- Bai! 'Ta piñuak itten du lurra 're gehiyo txupatzen du
- Gehiyo lehortu 'ta
- Bai! 'Ta piñuak itten du lurra 're gehiyo txupatzen du
- Gehiyo lehortu 'ta
- Bai. Miño dirua harek uzten zun 'ta garai batin dena piñua zen. Piñua 'ta piñua 'ta, oañ papelerak e' ya hartu nahi ez denak betiak 'ta.
- Piñua 're ez du hartu nahi.
- Piñuik ez du
- Piñuik ez du