Pretendiente lesakarra II

Primary tabs

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:22:30 - 0:26:00 (3' 30'')
Laburpena Arroxak pretendiente lesakarra eduki zuen. Eskutitzak idazten zizkion elkarrekin egoteko, baina Arroxak ez zion kasurik egiten. Behin beste neska batekin ikusi zuen eta orduan pena hartu zuen. Hika.

Transkribapena

- ..."Ezta pentsatu 're!".
- Klaro geo zuk haik denak... miño hasieran gordeko zenittun bialtzen zizunak 'o? Ze in ziñazten geldittu 'o bea hasi zen eskribitzen?
- Bea, bea... ez. Geo, jakiña, ez zionen (...) 'ta ni Ergoinen eondu nitzan sardua saltzen, Bialden, sei hilatin 'o... neskatxa gaztia, gerra aurrin, bai, gerra bastante aurrin. Eta han nola karta bat eskribittu zin, klaro, nik itten tzizkanen jugada bakoitxa:
birea atetzeko 'ta batez jon 'ta... beno... gaztia! Ez zun meezi! Miño geo... geo pena izugarriya. Beitu: ze saten zian, karta bat in zin 'ta nik kontestaziyua go txarrin benik in niyon: pena bakarra nula aurria hartu zila, neonek itteko pentsamentua nula 'ta hoixe bakarra nula pena.
Se termino. 'Ta geo hankin atera zitzaidan zea bat, 'ta ne attak saten nau: "San Juan itturrira jongo gattun hi. Holako denbotan Lesakan peiyak ttun 'ta geo peira torko gattun". Ze bidajetan jon giñan oiñez e? Portuberritik atera, gotti, Aranatzen barrena... dena oiñez e!
'Ta jon giñan, han garbittu genittun hankak eta geo san zin: "Lesaka jongo gattun bazkaltzea". 'Ta bazkaltzea jon giñan, taberna batin sartu giñan 'ta... gue atta zen gizon bat, gaztia maten zuna beti eta tratanti denak izautzen zittinen 'ta sartu giñan taberna hortan,
oaindik 'e gouan dakat ze jan genun: gue attak angula, saten zun zizaya zela 'ta behiñ 'e ez ziñen jaten angula, 'ta nik angula 'ta harek amurriya jan genula. 'Ta hola gozela torri zin tratante batzuk 'ta "Oi, gaur emakumikin, gaur arrebakin" 'ta sanez
"Gaur arrebakin zailtza", "Gaur arrebakin? Gaur... hau alaba, alaba" 'ta haik harrittuta, gaztia ematen baizun gue giz... eta hala gozela lau mutil sartzen dia tabernan eta hoitik ne aixkidea izandu hoi. 'Ta gue attak bazakiyen eta: "Ez al yozu kaso in ber?" 'ta
"Horrena da kaso itteko zea... txanda" 'ta atera zin ayo esanta 'ta geo... sentimentuk beti izaten dia... ate giñuzenen handikan 'ta feiya ikusi ber genula 'ta besteta 'ta (...) haikin 'ta peiya ikusten... 'ta hor ikusten dut neska batekin goiti betti heldu dela,
bera 're... zea... kortatu zen 'ta ne baitan "Ba...". Geo harekin ezkondu zen: Irene, neska rubia bat... 'Ta oain san zin: "Oain dela bi urte hil zen ne ama", san zin, "Bai nik asko izautzen nun Irene". 'Ta beitu, saten zin:
"Mundua... zeiñek esan ber zin nei?" apaizak esan zun. Hara nola den mundua, e? 'Ta geo asko tortzen 'men zen hoi kompra ittea... asko ikuste 'ute... zea... do, aspalditan Amarako... hor bazion frailin zea bat... eliz bat... han hamabost urte 'men damazki Amaraku hortan bai.
Leno maiso eondu 'men zen 'ta gaixo... zerbatte emana do. Eskua... "Ez al nazu ikusten eskua hau nola 'uten" 'ta san zin 'ta.
- 'Ta ze eoten da ospitalin apaiz...
- Apaiz bezela...
- Bai, bixitan 'ta joten dia...
- Bai, bai. Enfermuri komuniyua ematen goizero 'ta hola eoten da, bai. San niyon: "Attan iual-iuala za" 'ta... Ha nolako ixtoiak...