mairuak, ola-etxea eta Zorrolako trena

Primary tabs

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:12:10 - 0:14:40 (2' 30'')
Laburpena Amonak kontatzen zuen inguruan mairuak aritu zirela lanean, eta Etxeberri bera ola-etxe edukitzen zutela. Zorrolako trenbidea ondotik pasatzen zaio, errekaren beste aldetik. Joxek ez du gogoan tren hori, baina amonak ezagutu zuen. Makinista Altzatxikikoa zen.

Transkribapena

-Holaxeko kontuak.
-Zer da aspaldiko baserriya 'ro Etxeberria?
-Hau?
-Bai
- U! Auskalo noizkua den hau! Hau, gue amonai nik aittu izandu yot, hau garai batian hor haunzko aldin, trenbide haunzko aldin, hor baia paeta zarrak eta oain 'ta, hor moruk ibiltzen 'men zila, moruk lan itten 'men zutela.
'Ta geo hau olaetxia 'ro eukitzen 'men zuela 'o, trasteiyakin 'o olaetxia 'ta, nik hola aittu izan yot harrei lehengo zeak saten 'men ziyotela 'ta.
- A! amonak saten zittun hoik?
- Amonak bai.
- Eta trenbidia zer da? Hemen errekan ondo-onduan?
- Trenbidia bai, hemendik bistan do, haunzko aldin, trenbiria...
- Ikusten den zea hoi da, trenbidia izandua?
- Ikusten den zea hoi da trenbidia izandua, hortikan zeara Zorrolaiño, 'ta geo hortik planua zeara Zaldingo hegiya horta, geo handik zehar-zehar-zehar berriz Zaldiñen barrena zeara sartzen da...
Dios garai batin ibiltzen giñan aixa asko hor... goiko gaña harrek nola dun 'de izena... Bianditz aldea sartzen da, Biandizko beko lepuan tunela du 'ta geo Eskase aldea atetzen dena,
Eskase aldetik berriz zehar-zehar bidia.
- Biaje erra eamaten zun harrek e?
- Zeñek?
- Trena... zea harrek.
- Bai. Hoi, planua habetan 'ta karretia izan behar zun hor zean, paetak hor dozte zea karretian iyotzen zena gora. 'Ta geo beste planua...
Hemen Biandiztik hononzko hegiya horrek ez dakit nola dun izena... hor behintzat beste planu bat hola 'ta.
- Zu hua ez za gotuko martxan 'ta?
- Ez, hua ez. Oain, hor ibiltzen zen makinixta bai. Altxikikua baitzen aittona hua. 'Ta Altxikiko Maixtenen gizona izan ber zun hemen makinixta ibiltzen zena.
Erretratuk hoinak bazian garai batin Altxikin miño honezkio...
- Non 'te ia? 'Ta ordun amona 're gotuko zen.
- E?
- Amona 're gotuko zen?
- Amona bai goatuko zen.
- Ama 'ta 're bai?
- Ez, ama ez.
- Haik ya ez. Haik e' zuten izautu.
- Ez, ez, ez. E beñe aittu. Miño amona bai, amona goatu ber du. Harek esplikatzen zittun batzutan hola...